Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak 2017-18 denboraldiko lehen zatiari errepeso jo dio, “sentsazio gazi-gozoa utzi diguna, Rocasa aurretik dago lau puntuko aldearekin, ondorioz Liga ez dago gure esku baina, era berean, ilusio handia egiten digu 20 urterekin Maitane Etxeberria Mundiala jokatzeko atarian dagoelako eta babesle berriak lortu ditugulako”.
Garmendiak onartu du Guerreras Iberdrola ligako azken jardunaldian Valladoliden galdu izanak kolpea latza izan dela. “Talde gaztea da gurea eta zazpi jokalari berri egokitu eta moldatu behar ditugu gure jokura eta gainera oraindik errekuperazio prozesuan daude Arrojeria eta Ausàs”. Hori dela eta SUPER AMARA Bera Berak plantilla zabala osatzea erabaki zuen “eta laster deialdian sartzeko arazoak izango dira, bi harmailetan geldituko direlako baina berez hori ona da”. Zentzu honetan kirol arduradunak “Silvia Lladrók egindako esfortzua eskertu nahi diot” Zugarrondoren baja bete duelako.
Rocasarekiko desabantailaren inguruan, Garmendiak gogorarazi du “duela bi denboraldian antzeko egoeran geunden eta Liga irabazi genuen baina oraingo honetan uste dut bigarren itzulian partida zaila gehienak etxetik kanpo ditugu”. “Urtarrila eta otsaila erabakiorrak izango direla uste dut”, izan ere, Rocasa A Guardan arituko da eta SUPER AMARA Bera Bera hartu Telde otsailean. Halere, ohartarazi du: “Ligan berdintasuna da nagusi” eta ziur da “gure bertsiorik hoberena 2018an iritsiko da”.
Europari buruz, Garmendiak berretsi du “EHFko multzoen fasen egon nahi dugu”. Gipuzkoarrak kaleratu zituen Kastamonu taldea iritsi da bertara –gaur izan da zozketa- eta bi partidak Turkian jokatu arren bi goleko aldea baino ez zuen lortu. “Arriskua hartu genuen beste kanporaketa eta balizko multzoen faseari (sei partida) ekonomikoki hobeto heltzeko” azaldu du. Aurrekontuari buruz, “denboraldia ondo bukatzea espero dugu, instituzionalki murrizketak jasan arren, BAT Fundazioak ez baitu Bera Bera errendimenduzko talde gisa izandatu, gure baliabideak murriztu duena eta, horrez gain, 19 jokalariz osaturiko plantilla ohi baino luzeago osatu dugu”. “Ez gaude multzoen fasetik hain urrun, horregatik instituzioei kanporaketen araberakoa ekarpena egitea proposatu die, erronkari berme handiagorrekin heltzeko”.
Etxeberria, Mundialera
Arlo positiboei helduz, Garmendiak poza agertu du “Maitane Etxeberria, 20 urterekin eta gure harrobikoa Mundiala jokatzeko atarian dagoelako”. Era berean, “Bidebietan hazitako beste jokalariak ere bikain dabiltza “Lizarbe Suedian Erasmus programa dela eta –irteera bat emango zaio urtarrilean- eta Elene Vázquez KH7 BM Granollersen”.
Lacturale, Irizar eta Krosaki
Tati Garmendiak azpimarratu du ere babesle berrien etorrera “Lacturale edo Irizar esate baterako, instituzioetako murrizketak arindu dituztenak zati batean”. “Horrez gain, urteak daramaten markak gurekin jarraitzen dute eta Krosaki, Hernaniko enpresak gurekin bat egin du harrobia babesten, senior taldea, hain zuzen”. Garmendiak bereziki azpimarratu du “Super Amarak aurten egin duen esfortzua, taldea aurkezterakoan, argazkiak eta posterrak egiterakoan, emakumezkoen kirola indartze aldera”.
Kirol arduradunak eta Espainiako Federazioko kideak “albiste handia da astero gure Ligak Teledeporten izatea partida bat, eskubaloiaren zabalkunderako premiazkoa”.