Silvia Lladrók “intentsitate handiko” 12 aste bizi izan ditu. Perikarditisak jota, Maite Zugarrondo baja izan zen abuztutik eta kataluniarra fitxatu zuen nafarra osatu arte, hortaz, sendagile-agiria jasota 2018ko urtarrilean prest egoteko aurredenboraldia burutzen ari da Zugarrondo.
Lladró onartu du “ez da erraza izan” batez ere partidak, entrenaldiak, bidaiak eta lana uztartea. “Ezohizko egoerei, ezohizko soluzioak” adierazi zuen ligako azken partidan. “Gozamena izan da baina” aipatu zuen ondoren. “Une guztiekin gelditzen naiz, taldekideekin, eskubaloi onarekin, talde onarekin eta klubarekin”.
Valladoliden hasi zen guztia, irailean Silvia Lladrók SUPER AMARA Bera Berarekin aurreneko lagunartekoa jokatu baitzuen Huerta del Rey. Irailaren 2an izan zen bertako aeroportura iritsi eta orduan ezagutu zituen taldekideak, bigarren zatia jokatuz maila onean.
Hortik aurrera, bidaiak etengabe, kilometroak eta hegazkiak. Lladrók Castellón partida osoa jokatu zuen Castellanosek arazo fisikoak zituelako. “Sorpresa izan zen” baina ondo atera zen “oso erraza jarri didate, eskarmentua dut eta defentsa onarekin errazago da”. Rocasaren auka ez ziren gauzan ondo atera baina EHFn Colegio de Gaia gaindituta egoera hobetu zen. “Europa izan da oso esperientzia ona, kirolari gisa harrigarria”.
Ibilbide honetan SUPER AMARA Bera Berak duen presioa frogatu du, halere, “normala da talde honek oso maila altua eman dezakelalo”. Eta berretsi du “horrela izan behar du hemen kirol nahiz giza maila altua dagoelako”.
Klubak eta jokalariek opari bana eman zioten eta Silvia Lladrók konpromisoa hartu zuen Bidebietara bisitan bueltatzeko. Gainera “taldeari lotuta jarraitu nahi dut, nola edo hala eta Donostian izango dut nire bihotzeko zati bat”.