SUPER AMARA Bera Berak Elke Karsten argentinarrari hitzarmena luzatu dio, hortaz, gutxienez Donostian beste urtebete egingo du internazionalak.
Duela hilabete eskas, Karstenek hatz-lodian mina hartu zuela Porriño eta Granollers taldeen aurrean baja izan zen. Halere, Málagako Kopan izan da, minutu gutxi izan arren finalean gol bat sartu zuen. Ostiralean Cemtro klinikan hatz-lodiko lotailua apurtuta duela baieztatu zen eta ahalik eta azkarren ebakuntza egin, ostiralean Madrileko Cemtro klinikan egingo diotena eta bi hilabeterako baja izango da.
Maiatzean 23 urte beteko dituen argentinarrak erasorako dituen dohaiak ezagutzera eman ditu SUPER AMARA Bera Beran. Guerreras Iberdrola Ligan jokaturiko 17 partidetan 51 gol sartu ditu, abuztuan lagunartekoan, Oñatin O’Mullony jokalarien talka egin zuen sudurra apurtuz. Rocasaren aurka eta EHF Cupeko Portugaleko Colegio de Gaiaren aurkako kanporaketa galdu zituen. Europan Kastamonuri hamaika gol egin zizkion bi partidetan. Kopan sei Santa Eulàriari eta, esan bezala, bakarra Kopan.