Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera etxerako lanak egin ditu gaur Madrileko Plata y Castañar kiroldegian Base Villaverde gaindituz (25-38).

Kostata zaie gipuzkoarrei defentsa moldatzea baina egin dutenean eta kontraerasoan tartea ireki dute Aramendia eta Cardoso hegaleko jokalariekin. González piboteak hiru gol sartu ditu partida hasieran, bere taldea norgehiagokan mantenduz. Porrotarekin Base Villaverde Guerreras Iberdrola Liga utziko du matematikoki.

Montse Puchek Zugarrondo atepean kokatu du eta nafarrak ondo erantzun du. Horrez gain, Berasategi eta Azurmendi defentsa erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Aramendia eta Cardoso hegaletan. Ederra eta Arderíus jokalariek erdiko defendatzaileak ordezkatu dituzte erasoan.

Lehenengo zatia erdialdean (8-9) etxekoek partidari heldu diote baina 1-5 partzialak arnasa eman dio SUPER AMARA Bera Berari (9-14). Puchek Guarieiro eta Encina sartu ditu eta hegaleko jokalariak aldatu ditu: Etxeberria eta Ezkurdia sartuz, golak egiteko aukera ere izan dituztenak. Atsedenaldian, gipuzkoarrak aurretik (11-18) Cardador jokalariaren ahaleginak egin arren.

Bigarren zati hasierak bide beretik jarraitu du, hau da, golak alde batean eta bestean, Díaz jokalariari esker eta SUPER AMARA Bera Beratik, Guarierio, Ezkurdia eta Cardoso. Puchek Ausàs sartu du defentsan eta Arrojeria eta Cardoso ia batera kaleratu dituzte, taldea estuasun batean kokatuz. Halera, tartea mantendu dute donostiarren (45’: 20-27).

Azken minutuetan, Guarieiro, Ezkurdia eta batez ere Cardosok, lau penalti gauzatuz, izan dute protagonismoa gola egiterakoan.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Beraren garaipena Kopa osteko aurreneko partidan, beti zaila izaten dena are gehiago etxetik kanpo. Hortaz, liga eskuratzeko aukerekin jarraitzen dute gipuzkoarrek lau jardunaldien faltan. Larunbatean, maiatzak 5 (18etan), Bidebietak Aula Alimentos de Valladolid taldea hartuko du.  

Fitxa: Base Villaverde 25, SUPER AMARA Bera Bera 38

Base Villaverde 25 (11+14): Wiggins, Cardador (7), Diaz (3), Bouyfounassen (1), Fernández, González (7), Belda (1), Morales (3), Gallardo (1), Delgado (1), Montilla (1) eta Pérez (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 38 (18+19): Zugarrondo, Aramendia (2), Menéndez, Arderíus (1), Ederra (2), Arrojeria (4) eta Cardoso (11, 5p) –titular- Berasategi (1), Azurmendi, Guarieiro (8), Ezkurdia (5), Etxeberria (2), Encina (1), Ausàs eta Costa (1). Deialdian: Castellanos.

Epaileak: David Déniz eta María Fernanda Espino (colegio canario)

Partzialak: 3-3, 5-5, 8-9, 8-11, 9-14, 11-18 –atsedenaldian- 13-22, 17-25, 20-27, 22-30, 24-33 eta 25-38

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores