Bera Bera

Select your language

Ezker alboko jokalari brasildar Mariane Fernandes SUPER AMARA Bera Beraren azken fitxaketa izango da 2019-20 denboraldirako, Norvegiako Molde HK Elite taldetik etorriko dena.

Brasilekin junior mailako internazioanala, Mariane Cristina Oliveira Fernandesek 23 urte ditu, urtarrilean beteta, eta 2017ko abenduz geroztik Norvegiako Molde taldean aritu da.

Ezker alboko jokalaria da –eskubian ere joka lezake- indartsua, kanpoko jaurtiketarekin, azkarra eta joku ikusmen ona duena. 2017-18 denboraldi erdialdean iritsi zen Norvegiara, Brasilgo São Bernardo-SP taldetik. Aurten Molde HK Elite Larvik historikoa kanporatzeko zorion egon da ligako play-offetako final-laurdenetan.

SUPER AMARA Bera Berak fitxaketa arloa Fernandeseskin itxi du, halere, plantilla harrobiko jokalari batekin osatu nahiko luke jokalariak espediente akademikoa Bilbotik Donostiara ekartzeko aukera izatekotan. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores