Bera Bera

Select your language

Larubatean Oropesa de Mar hirian ospatutako Espainiako Eskubaloi federazioak, besteak beste, 2019-20 denboraldiko egutegia onartu zuen. Hortaz, abuztuaren 31n ala irailaren 1ean jokatuko da Superkopa eta Liga Guerreras Iberdrola 7an hasiko da eta maiatzaren 23an amaitu.

Nobedade nagusiena da ligaren murrizketa, izan ere, 12 talde arituko dira bertan eta Carlos Viver hautatzaileak Barakaldoko Kopan Eskubaloi Mahairi azaldu zion Objetivo 2021 delakoari lekua utzi dio Federazioak konzentrazioak burutze aldera. Ondorioz,  lau konzentrazio antolatu dira: irailean Norvegia eta Danimarkako Europarako sailkatze fasearen aurreneko bi partiden atarian, urrian (Kopako aureneko kanporaketa aurretik –txapeldun gisa Super Amara fase finalean da-), azaroan (Japongo Mundial prestatzeko) eta 2020ko martxoan (balizko Preolinpikoa eta Eurokoparako Holandaren aurkako partidak prestatzeko).

Hortaz, irailean ligako bi jardunaldi jokatuko dira, EHF Cupeko aurreneko kanporaketarekin bat egingo dutenak antza. Urrian eta azaroan eskubaloi sei asteburuetan zehar egongo da, horien artean Europako kanporaketak tartean eta Kopako aurreneko kanporaketa.

Iaz bezala, abenduan bi jardunaldi: 21ean eta 28an. SUPER AMARA Bera Bera EHF Cupeko multzoen fasera iritsiz gero, 2020ko urtarrilaren 4an izango luke aurreneko jardunaldia. Lurralde mailako txapelketa dela eta 2020ko urtarrilaren 11n itzuliko da Liga. Bederatzi jardunaldi jarraian eskubaloia egongo da, horien artean, Kopako bigarren kanporaketa. Kopako kanporaketatik at izango da SUPER AMARA Bera Bera, aurtengo txapeldun gisa. Hortaz, 16. Jardunaldira iritsi da martxoaren 7an.

Apirilaren Aste Santu aurretik jardunaldi bat (EHFn kanporaketa dago) eta 18. Jardunaldia Kopa bezperan, fase finala Málagako Alaurin de la Torren burutuko dena apirilaren 24tik 26ra.

Maiatzean, azken lau jardunaldiak maiatzaren 23an liga amaitzeko. Eurokoparako sailkatze partidek atzeratuko dute denboraldia maiatzaren 31ra arte (egun baino astebete lehenago).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores