Bera Bera

Select your language

Gipuzkoako eskubaloi federazioak atzo urteko gala ospatu zuen Zarautzen eta, besteak beste, SUPER AMARA Bera Berako Esther Arrojeria senior mailako jokalari onena izendatu zuen eta kadeteetan berriz Amaia Zolezzi, Lacturale Bera Berako alboko jokalaria.

Zarauzko Kirol Elkartearen 75 urteurrena dela eta Modelo Aretoan burututa, galak eskubaloi familia elkartu zuen eta bertan sarituak izan ziren, besteak beste, Iker Serrano senior maiako jokalari onena gisa, Hugo Sánchez entrenatzailea, epaile onena, golegile nagusienak eta lurraldeko txapeldun eta azpitxapelduna eta Francisco Barros presidenteak Zilarrezko intsigniak Goyo Bruna, Lorea Gabilondo eta Fernando Fernándezen artean banatu zituen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores