Bera Bera

Select your language

Adriana Cardoso uztailaren 1ean Brasilgo selekziora itzuliko da, Renata Arrudarekin batera, izan ere, Jorge Dueñas hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako jokalariak sartu ditu 21 jokalarien zerrendan, uztailaren 24tik 30era bitartean Liman ospatuko diren Joku Panamerikarrak prestatze aldera.

Adriana Cardosok burutu duen denboraldia arreta piztu du Jorge Dueñasengan, Palentziako txapelketara Renata Arruda deitu zuelarik. 206 golekin SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusia, Seleçãon 2012-13an denboraldian jokatu gabe zegoen eskuin hegalaria.

Brasilek bi entrenaldi saio burutuko ditu São Bernardo do Campo, São Paulon, uztailaren 1etik 9ra bitartean eta uztailaren 14tik 20ra. Brasil faborito nagusia da Peruku Joku Panamerikanetan eta ziur aski bertan ere izango da Manuela Pizzo Argentinarekin.

Cardoso eta Arrudaz aparte Guerreras Iberdrola ligan 2019-20 denboraldian jarraituko duten Isabelle Medeiros eta Isaura Menin Rincón Fertilidad Málagako jokalariak ere zerrendan dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores