Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioa irailaren 3an Alhaurín de la Torren ospatuko diren lau partiden ordutegiak ezagutzera eman du, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera eta BM Elche visiteche.com taldeek Kopako fase finala irekiko dute 12,15etan.

Hortaz, Teledeportek zuzenean eskainiko du donostiarren eta elxetarren arteko lehia, Malagako hiri honetako Pabellón del Limón kiroldegian burutuko dena, Kopako XLI edizioa hartuko duena.

Arratsaldeko lehen orduan (15,30etan) Aula Alimentos de Valladolid eta Atlético Guardés elkarren aurka arituko dira, Federazioko web orrialdean ikusgai iznago duguna. Kanporaketa honetatik aterako da SUPER AMARA Bera Beraren aurkaria Elche mendean hartuz gero. 18etan, Teledeportek Rincón Fertildad Málaga antolatzailea eta Rocasaren arteko lehia eskainiko du eta final-laurdenak itxiko dira 20,30etan Liberbank Gijón y KH7 BM Granollers, Federazioko webean ikusgai.

Osasun protokoloa

Bestetik, Lehiaketa Batzordeak atzo jakinarazi zuen Kopako zortzi taldeek jarraitu behar duten osasun protokoloa.

Osasun baldintzak ziurtatze aldera, bidaia egin aurretik taldeek PCR frograk egin behar dituzte. Taldeek osasun arduradunen edo Federazioaren baimana ez badute jasotzen, kanporatua izango da. Era berean, Alhaurín bertan debekatuta dago taldeen artean kontaktu fisikoa mantentzea eta, talderen batek konfindamentua gorde behar badu, Kopatik at geldituko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores