Bera Bera

Select your language

Uztailaren 27an entrenatzen hasita eta egunak pasa ahala urratsak bete ostean SUPER AMARA Bera Bera irrikan dago Guerreras Iberdrola ligako aurkari batekin lehian jartzeko, lagunartekoan bada ere eta, zuhurtziaz, atez itxita. Bihar, asteazkena, izango da, abuztuaren 12an, 17,35ak inguru (streaming) eta Zubileta Evolution BM Zuazo lagun.

Partida oso erakargarria izango da, izan ere, Imanol Álvarezek eskura izango ditu hiru fitxaketak: Alice Silva atezaina; ezker alboko Laura Hernández eta eskuin alboko Malena Cavo. Ez dira baina jokatzeko irrikan dauden bakarrak, gainontzekoak ere partida bati berriro heldu nahi diotelako, lagunartekoa bada ere, martxoaren 7tik –ligako azken norgehiagoka- ezin dutelako egin.

Plantilla normaltasunez aritu da astelehen arte. Ostean positibo eman zuen pertsona baten gertu egon zenez, Eli Cesáreok PCR delakoa egin zuen atzo eta ez da azken entrenaldietara joan. Zorionez, Covid 19an negatiboa jaso du gaur baina, tentuz jokatze aldera, kataluniarra ez da aste honetako lagunartekoan izango, ez biharkoan ez larunbatean Bidebietan, Unetlátinco Peredaren aurka. Horrez gain, O’Mullony ere baja izango da hernia diskaleko ebakuntza atzean utzi duena eta errehabilitazioan urrats sendoak ematen ari dena.

Covid 19 pandemiaren egungo egoera dela eta SUPER AMARA Bera Beran nagusi izan da zuhurtzia irizpidea. Ondorioz, lagunartekoak atez itxita izango dira. Horren truke, Odeun Media empresak lagun partida streaming bidez ikusgai izango da eta larunbatean Bidebietan sistema berri bat frogatuko da. Euskal derbia, hortaz, abuztuan lagunarte sorta irekiko du bihar. Zubileta Evolution BM Zuazok asteburuan Unetlántico Peredaren aurka jokatu zuen, Bidebietan larunbatean izango den taldea. Bizkaitarrak ez dute aldaketa handirik izan iazko taldearekiko. Isabel Fernández-Agustí,  Ana Arozamena eta Naia Puigbó jokalariek Amaia González de Garibay, Alexandra Gil eta Nayla de Andrésen hutsunea beteko dutelarik.

Osasun protokoloa:

SUPER AMARA Bera Berak Covid 19 saihesteko jarraitu beharreko neurriak ezarri ditu partida atez itxita jokatu arren. Besteak beste, kiroldegira sartuko den pertsona orori tenperatura hartuko zaio, gela hidroalkoholikoa eskainiko da, harmaileko aurreneko bi filetan ezingo da inor eseriko, segurtasun distantzia gordeko da eta etorriko diren artean eta taldeen artean ez da harreman zuzenik izango.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores