
Asteazkenean Gascan (20etan), partida erabakigarria Guerreras Iberdrola Ligarako, izan ere SUPER AMARA Bera Berak Rocasa hartuko du, gorenean dauden bi taldeak, halere, Imanol Álvarez entrenatzaileak “ez dut uste definitiboa denik baina garaileak abantail handia hartuko du”.

Asteburuko emaitzen artean, Euskal Ligan, senior taldea hirugarren postuari eutsi dio Errotabarri gaindituta eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak bigarrenari Indupime Basauri irabazita. Jubenil taldeak, aldiz, Zuazoren aurka galdu zuen.

Castellon, lehenengo zatiko 18. minutura iritsi aurretik, Imanol Álvarez hutsarte baten ostean, Arrojeriak defentsari deitu egin zion Elke Karstenen barneraketarako hutsune sortuz. Alonso atezainaren aurrean baloia gurutzatu zuen eta 7-7 berdinketa sartzeaz gain, 24.000. gola ere egin zuen argentinarrak.