
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bederatzi partida jokatuko dituzte asteburuan. Horien artean azpimarragarriena da Euskal Ligan Lacturale Bera Bera kadeteak Beraunen Ereintza Aguaplast taldearen aurka bigarren postuari heltze aldera.

Bera Bera Eskubaloiko ohorezko mailako jokalari gehienek Martxoaren 8rako deitu den Greba Feministarekin bat egin du. Atzo, Rocasaren aurkako partida atarian bi taldeek eta epaileek aldarrikapena agerian jarri zuten.

Partida garrantzitsu baten itxura zuen eta horrela izan da. Zentzu guztietan. Josean Gascak ez du ligako partida batean hainbeste zale hartu asteazkena izan arren eta SUPER AMARA Bera Berak, disfrutatzeaz gain, Rocasa Gran Canaria (32-25) gainditu du lidergoarekin gelditzeko.