Bera Bera

Select your language

Era mugatuan badaere, kirol ikuskizunetara zalegoak sartzeko aukera izango dutela behin erabakita, SUPER AMARA Bera Berak, IDK Euskotren eta Donostia Kirola udal Patronatoak Gasca kiroldegia ahalik eta seguru eta erosoen izate aldera arautegia ezarri dute elkarlanean.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera lanean da datorren irailaren 18an ostiralean Gascan (21etan) zalegoak hartzeko, abonatu gisa edo aldez aurretik sarrera erosita. Izan ere, Guerreras Iberdrola Ligako bigarren jardunaldian Atlético Guardés egokitu zaio, puntuek garrantzi erabakiorra dutelarik.

Eusko Jaurlaritzak 600 pertsonentzako muga ezarri arren, segurtasun distantziak errespetatzeko, Gascan 350 pertsona inguru sartzeko aukera izango dute. Izan ere, ilara bakoitiak baino ezin dira erabili. Halere, etxe berean bizi direnak elkarrekin esertzeko aukera izango dute.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak ‘Harrotasuna & Pasión’ lemapean 2020-21 denboraldiko kanpaina atera du salneurriak mantenduz: helduek 75 eurotan eta gazteak (10-16 urte) nahiz jubilatuak, 40 euro. Interesatuak formularioa bete behar du eta berabera.eus web orrialdean aurkituko duena eskubaloi atalean, horren ostean, eserlekua ezarriko zaio.

Partida ikustera datorrenaren izena eta non dagoen kokatuta eskatzen digu errealitate berriak, ondorioz, sarrerak erosi nahi dituenak (10 euro, helbuentzako; 5 euro, gazte eta jubilatuentzako) www.manteo.es/socio/eu Denta-Tienda lotura honen bidez egin dezake alta behin emanda. Halere 669796556 telefonoan laguntza eska dezake.

Horrez gain, Gascan mugitzeko ibilbideak ezarriko dira eta sartu aurretik pertsona guztiari temperatura hartuko zaio.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores