
Inauteriak direla eta, lau partida bestetik ez Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Euskal Ligan, larunbat goizean Egian Lacturale Bera Bera kadete taldeak Indupime Basauri hartuko du 10etan; 16etan senior taldeak Bera Berak Errotabarri Ermua izango du aurrean Bidebietan eta amaitzen denean, leku berean 17,45ean, Lacturale Bera Bera jubenilen txanda izango da Zuazoren aurka.

SUPER AMARA Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Merche Castellanos eta Renata Arrudak elkar ikusiko dute Palentzian martxoaren 21etik 23ra bitartean Palentzian ospatuko duten Nazioarte mailako Txapelketan.

Guerreras Iberdrola ligaren 16. jardunaldia amaituta, lidergoan diren SUPER AMARA Bera Bera eta Rocasa Ace Gran Canaria taldeek hirugarren sailkatuarekiko tartea handitu dute puntu batekin, hau da, Elche Mustang taldeari bost puntu ateratzen diote.