
“Irabazten hasteko gogoa dago. Elche izango da etsairik gogorrenetakoa, azken bi Kopetan kanporatu gaituena, eta errebantxa bat nahi dugula esan dezakegu, errebantxa osasungarria” adierazi du SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek gaur goizean komunikabideen aurrean egin duen agerraldian.

Europarako errepide bidezko barazkien garraioko enpresa líder Primafriok bat egin du Bera Bera eskubaloiaren proiektuarekin, gutxienez hurrengo bi denboraldietarako -21-22 eta 22-23an- babes-akordioa sinatuz.

Partidari hasiera bikainari esker, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du Merignac Handball taldearekiko, ondoren kudeatzeko eta handitzeko eta Egiako XXVI. Nazioarteko Txapelketa beraganatzeko (30-21).

Bera Bera Eskubaloiak saio irekiak prestatu ditu iraileko hiru ostiraletan, aurten benjamin eta alebin mailetan izango direnentzat zuzenduta.
Hortaz, irailaren 10, 17 eta 24n arratsaldeko 18etan, ordubetez, Bidebieta kiroldegian María Gracia entrenatzaileak zuzenduko duen saioan parte har dezakete 2010 eta 2013 urte bitarteetan –biak barne- jaiotako gazteak. Hori bai, kirol txartelarekin etorri beharko dute edo kiroldegiko sarrera ordaindu.
Benjaminak eta alebinak Bera Bera Eskubaloiko eskola osatzen dute, mistoa dena, kirolaren hastapena helburu eskubaloia bidelagun. Interesaturik dagoena mezua idatz dezala
Ikasturtea urrian hasiko da eta, irizpide gisa, saioak ostiralero izango dira 18etatik 19etara Bidebieta kiroldegian.