Covid 19ko pandemiak geldiarazi egin du jokalari gipuzkoar gazteak lehen taldean sartzeko ibilbidea. Lehen plantillan burbuila bat sortzeko beharrak entrenatzeko eta jokatzeko aukerak murriztu zituen, nahiz eta June Del Campok eta Amaia Zolezzik joan den denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligan debuta egin ahal izan zuten. Aurten Oihane Bautista eta Haizea Urretabizkaia izan dira.

Ostirala, larunbata eta igandea erabiliko dituzte harrobiko taldeek. Senior neskek denboraldiko azken partidari helduko diote bihar Elgoibarren, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak bi partida izango ditu, Bidebietan eta La Sallen eta infantil mutilak, Bidebietan

2022-23 denboraldiari begira Super Amara Bera Berak Anne Erauskin fitxatu du, Ermuko eskuin hegalaria, Zubileta Evolution BM Zuazon azken lau denboraldi eman dituena.