Imanol Álvarezek 23 jokalari erabili ditu 2021ean, horietatik, 14k egin dute 2020-21 eta 21-22 denboraldien arteko transizioa eta anbizioa eta hazteko gosea erakutsi duen gazte multzoa osatu du.
2021a itzaltzen ari denean, urteak utzitakoari errepasoa egiterakoan, pandemia ageri da protagonista nagusiena eta kirol arloari begira, aldiz. SUPER AMARA Bera Berak beste titulu bat eskuratu du, Guerreras Iberdrolako zazpigarren ligaren bigarren fase zoragarriari esker.
Asteburuak emaitza onak utzi digu, euskal ligan, Bera Berak Ameztoi Zarautz gainditu zuen eta, garaipenaz gain, gol average delakoa bereganatu du eta lidergoan kokatu da.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketan, jubenil mutilen mailan, Herrería Bidebieta Bera Berak fase honetako aurreneko garaipena lortu zuen.
Aurreneko zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Bera Caja Rural Aula Valladolidi irabazi dio gaur Cigalesen jokaturiko lagunartekoan (24-27).
SUPER AMARA Bera Berak Mundialak eragindako etenaldiaren bigarren lagunartekoa jokatuko du bihar 19etan Cigalesen Caja Rural Aula Valladoliden aurka.