
Giuliana ‘Shula’ Gavilán aurkeztu du gaur goizean Tati Garmendiak Ammma zentroan, non Ander Formoso prestatzaile fisikoarekin egin dion balorazio funtzionala. “Oso pozik nago hemen nagoelako; oso helburu handia da Super Amara Bera Beraren koloreak defendatzea, eta uste dut maila emango dudala” izan dira bere lehen hitzak.

Tati Garmendiak Anne Erauskin aurkeztu du gaur Bidebietan, Ermuko eskuin hegalaria, Zubileta Evolution BM Zuazon azken lau denboraldi eman ditu eta datorren denboraldian Super Amara Bera Beran arituko da “gogotsu eta ilusioz”.

Super Amara Bera Berak Alba Menéndez eta Esther Arrojeria kapitainen kontratu berritzea aurkeztu du gaur, Tati Garmendiaren hitzetan “pozik gaude taldeak bihotza mantentzen duelako, karisma handiko jokalariak eta etxekoak”.

Espainiako Eskubaloi Federazioak Bera Bera R. T. kluba aitortuko du, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean Donostian jokatu zen Erreginaren Kopako XLIII edizioa antolatzeagatik. Aitortza Sari Nazionalak 2022 Galan izango dira, larunbatean, ekainaren 11n, Madrilgo Banco Santanderren egoitzan.