
Super Amara Bera Berak etxean denboraldiko azken partida jokatuko du bihar maiataren 14ean bertan behera gelditu zen norgehiagokari ekiteko, ondorioz, Zonzamas Cicar Lanzarote hartuko du bihar asteartean 19,30 etatik aurrera (Adrián Valdés eta Francisco Fernández, asturiarrak) sarrera librea delarik.

Super Amara Bera Berak Mariane Fernandes eta Malena Cavo alboko jokalariak beste denboraldi baterako berrituko dituela iragarri du gaur goizean, Tati Garmendiaren iritziz “taldean paper garrantzitsuak dituztenak”.

Jokuan puntu beharrik egon ez arren, Super Amara Bera Berak partida serioa jokatu du gaur BM Morvedre (30-16) taldearen aurka Liga berri bat ospatzeko, gainera Donostiako alkate Eneko Goiak eta Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquezek garaikurra eman dio taldeari.