Partida borrokatua Teldeko Antonio Moreno pistan Rocasak eta Super Amara Bera Berak eskaini dutena, bigarren zati bikainari esker donostiarren alde erabaki dena (27-33, 16-17 atsedenaldian).

Maddi Aallak eta Alice Fernandes Silvak, gutxienez, beste denboraldi batez jarraituko dute Super Amara Bera Beran, hortaz, Tati Garmendiak azpimarratu duen bezala “ateko postuak ondo itxita dauzkagu”.

Bidebieta, Gasca, Egia, Irun eta Zumaian arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan.

Super Amara Bera Berako plantillak gaur goizean Ammman azken saioa egin du eta hasi aurretik Ligako garaikurra bertan zela lorpena prestatzaile fisikoekin dastatzea nahi izan dute. Arratsaldean Bidebietan azken entrenaldia burutu dute eta bihar denboraldiko azken bidaia egingo dute, oraingo honetan, Kanarietara non larunbatean (19etan) Telden itxiko duen Liga Rocasarekin (Miquel Florenza eta Jordi Ausàs, kataluniarrak).