Bera Bera

Select your language

Hirurak junior mailako selekzioarekin esperientzia dute, Tchaptchet eta Arroyo Blanco baino gehiago, baina Europako klubetako bigarren lehiaketarik garrantzitsuena ezagutuko dute igande honetan (18etan, ETB4), Sola HK taldearekin. super amara Bera Bera azaroaren 12 eta 19an European Leagueko multzoen faserako txartela jokoan izango du Norvegiako talde indartsuaren aurka eta gazteen ekarpena gakoetariko bat da. 

22 urte baino gutxiago dute, Tchaptchet (18) eta Blanco (21 bete berri) Europan estrenaldia izango dute, izan ere, Arroyok (19) iaz Motive.co Gijónekin EHF European Cupen jokatu zuelako, lau kanporaketa eta Atticgo Elcheren aurka amore eman zuen final-laurdenetan.

Halere, Carmen Arroyok dio European League jokatzeak “ilusio handia ematen dit”. Eta, horrez gain, Norvegian lehenengo aldiz arituko da, “eskubaloiarekin tradizio handia duen herria”, ondorioz “giro aparta espero dugu”. Albokoak dio “kanporaketa gainditzeko aukerak ditugu, lehiaketa iristeko irrikan nago”. Bere ustez, “oso partida gogorrak izango dira, lan asko egiten ari gara eta gertatzen dela gertatzen dena guztia emango dugu”.

Bestalde, Lyndie Tchaptchetek “ilusio handia” sortaraztin dio Europako lehiaketak “aurreneko aldia delako”. Norvegian, gainera, bere ahizpa Lysa dagoen lekua, Vipersekin hirugarren denboraldia betetzen ari dena, Txapeldunen ligako eta Norvegiako txapelduna. “Nire ahizpak lasai egoteko esaten dit, partida bat gehiago bestetik ez dela eta bigarrena etxean dugula”. Vipersi kosta egin zitzaion Sola gainditzea ligan eta Lyndiek Lysaren “aholkuak” jaso dituela onartu du.

Lydia Blancorentzat oso aste berezia da. Atzo Valladolidera itzuli zen eta lan erabakiorra izan zuen, izan ere, O’Mullony gainditzen saiatu zen, une askotan lortu zuena, eta berdinketa suposatu zuen gola egin zuen hegaletik (26-26). Eta larunbatean Europan egingo du debuta. “Urduritasuna eta erantzukizuna” sentitzen ditula onartu du kantabriarak, “niretzat erronka handia delako” halere, “Europa da jokalari bakoitzak gehien amesten duena” gaineratu du. Bere postuan Camila Herrem da, Europan erreferente bat. “Eromena da”, adierazi du Lydia Blancok “inoiz ez nuen pentsatuko bere kontra jokatuko nuenik”. “Errespetua eta harrotasuna” sentitzen du.

Gipuzkoarrak Loiutik irtengo da larunbat goizean Stavangerrera Amsterdametik iristeko eta Norvegiara eguardian iritsiko da. Larunbatean Solako Asenhallen pistan entrenaldia burutuko du 18etan eta ordu berean, baina igandean, lehen norgehiagoka (ETB4).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores