Pasaia Portuko Agintaritzak eta Akaba Bera Berak, Erregina Kopako garaile eta ABF ligan laugarrena – nesken eskubaloiko maila goiena -, Pasaia ECOport lelopean babes akordio bat sinatu dute.
Pasaiako Portuko presidentea den Miguel Buen, Bera Berako presidentea, Fernando Díez, elkartu dira gaur goizean Pasaiako Portuko Agintaritzako Aretoan ekitaldi batean sinatu egin dute babes akordio. Ekitaldian, ere, Zulai Agirre taldeko kapitaina izan da.
Honela, Pasaia ECOport bestelako babesleekin izango da talde donostiarran, eta bere izena Bidebietako Kiroldegian izango da leku ikusgarri batean, eta horrekin batera taldeak eginiko kartel eta inprimaketa lanetan ageriko da. Taldeko presidentea den Fernando Díezek adierazi duenez, “kirol arrakasta jarraitzen den ehinean, direktiboek liga ekonomikoan borrokatu egin behar dugu, eta beharrezkoak dira halako akordioak, espero dugula denbora luzerakoak izan daitezen”.
Miguel Buenek, Pasaiako Portuko presidenteak, azaldu du “aukera ona dela portua ezagutzera emateko, eta komentziturik ez daudenentzako esateko kanpoko portuak 5.000 miloiko inbertsioak sortuko dituela, eta horrek aukera emango die goi mailako kirol taldeei laguntza jasotzeko eta, Akaba Bera Beraren kasuan bezala, aurrera jarraitu”. Horretaz gain, Buenek esan du kanpoko portua ona izango dela “gaurko portu gunean proiektu urbanistikoak garatzeko”, eta horren adibidea izango litzateke “La Herrera gunean pabiloi eder bat Akaba Bera Berak Bidebietaren ordez etxeko partidak jokatu ahal izateko”.
Laguntza honekin Bera Bera Eskubaloiak duen momentu ona azaltzen du, ligan laugarrena izan ondoren eta Kopa irabazita, Europako Errekopara bueltan, non finalerdietan izan zen duela bi denboraldi. Horretaz gain, kategori guztietan badauka talderik, eta kadete eta gazte mailakoek Euskal ligan hartuko dute parte. Gainera, jokalarietako 7 jokalari internazionalak dira maila ezberdinetan.
Hurrengo denboraldirako, 2009/10, Akaba Bera Berak proiektu interesgarria izango du aurrez aurre, Superkopa, ABF liga, Erregina Kopa, Europako Errekopa. Horretarako iazko blokea mantentzen du, eta bost jokalari berri sinatu ditu, hiru kanpotarrak eta beste bi gipuzkoarrak.
Larunbat honetan bere lehenengo partida ofiziala izango du Akaba Bera Berak, Bidebietan Superkopa izango delako, eta Zulai Agirrek azaldu duenez, “aukera ezinhobea izango dela babesle berriak, baina bestelakoek ere, gure partida ikustera etortzeko eta animatzeko lehenbiziko titulua lortzearren”.
Byasenek gol batengatik irabazi egin zion Buducnost taldeari eta Sika Cupeko finalerdietatik kanpo utzi zuen Akaba Bera Bera. Bostgarren postua lortu zuten donostiarrek, Leverkusen irabazi ondoren (15-12).
Lau garaipen eta hiru porrotekin bukatu dute aurrerapauso hau 2009/10 denboraldirako prestakuntzan, hurrengo larunbatean hasiko dela X. Superkopakin, Itxako Reyno de Navarraren kontra, liga txapelduna.
Sika Cup Txapelketako sailkapena:
1. Zvezda Zvenigorod
2. Hypo Niederösterreich
3. Handball Byasen
4. Bayer 04 Leverkusen
5. Akaba Bera Bera
6. Buducnost T-Mobile
7. VfL Sindelfingen
8. Frisch Auf Göppingen
Bigarren urtez hartuko du parte Akaba Bera Berak Sika Cup-en (Bad Urach, Alemania), eta dagoeneko lortutako sasoia ikusteko aukera ezinhobea izango da, astebete geratzen denean denboraldiko lehenengo titulu ofiziala jokatzeko, Superkopa.
Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero internazional juniorrak bueltan izanda, talde osoa abiatu da Bad Urachera. Bertan txapelketa bitxian hartuko du parte, gutxienez zazpi partida izango dituelako hiru egunetan, eta 20 minutuak izango direlako. Gainera, Europa mailan onenen artean dauden hainbat talde izango dira, Byasen norvegiarra, Zvezda errusiarra eta Austriako Hypo.
Ostiralean, lehiaketari hasiera emateko VFL Sindelfingen alemaniarra izango du aurrez aurre talde donostiarrak, eta jardunaldia osatzeko errusiako txapeldunaren kontra, Zvezda Zvenigorod. Larunbatean lan gogorra izango du taldeak, lau partida jokatuko duela. Goizez talde indartsuen kontra lehiatuko du, Montenegroko Buducnost T-Mobile eta Byasen HB. Arratsaldez Hypo Niederosterreich, eta Alemaniako Frisch Auf Goppingen izango dira Bera Berako arerioak.
Bukatzeko, igandean TSV Bayer 04 Leverkusen aurka amaituko dute ligako partidak. Lehen lau talde hoberen artean sailkatzekotan, berehala finalerdiak eta, agian, finala, jokatuko luke Akaba Bera Berak.
Astelehenean itzuliko da taldea Donostiara, eta aste luzea izango du, larunbatean Superkopa Bidebietan, Itxakoren kontra, izateaz gain, asteazkenean Castro Urdialesen kontra jokatuko dute. Eta kirol arloaz gain, sponsor berri bat aurkeztuko dute, eta Akabaren eskuz, taldearen aurkezpen ofiziala izango du.
Arratsalde honetan Akaba Bera Berak partida izango du Toulousen, 19:45etan, aurredenboraldiko hirugarren partida izateko etxekoen kontra, Frantziar ligan goi mailako ligan direnak (D1).
Partida interesgarria izango da, frantziarrak itzuli egin direlako elitezko eskubaloira, eta indar askokin, bederatzi jokalari fitxatu egin bait ditu, horietako bi ABF ligan izandakoak.
Berriro ere aurrez aurre izango dute donostiarrek joan den denboraldian Akaban izandako lagun bat, Alexandra Lacrabère internazionala. Horretaz gain, Itxako Reyno de Navarran izandako atezaina, Marion Callave, Toulousera abiatu da ere bai.
Bihar, ordu eta leku berean partida hau errepikatuko da.
Arratsalde honetako 4:30etan, Espainiako junior mailako selekzioa hasiko du bere partehartze Hungariako Europako Txapelketan, Noruegaren kontra, hain zuzen ere.
Sagrario Santaren taldean Akaba Bera Berako bi jokalari dira, lehenengo lerroko Ane Herrero eta Kattalin Olasagasti pibotea. "A" multzoan sartuta dago Espainia, Noruega, Eslovenia eta Austriarekin batera.