Bera Bera

Select your language

Brasilen ospatu zen emakumeen eskubaloiko Mundiala jokatzeko atarian gelditu ostean, Bera Berako jokalari Beatriz Fernández sartu berriro ere Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek Eli Pinedo ere agertzen den deialdian.

Aurten birritan izan da Dueñas Bidebietan, urtarrilaren 7an Bera Bera BM Alcobendas ikusten eta urtarrilaren 31ean Itxakoren aurkako partidan.

Espainiak Ukraniaren aurka jokatuko du martxoaren 21ean eta 25ean, aurten Eurokopa jokatzeko sailkapen faseari dagokion hirugarren eta laugarren jardunaldiak, alegia.

Deitutako 16 jokalariak Leioan elkartuko dira martxoaren 18an, igandea. Asteartean Ukraniara egingo dute bidaia eta martxoaren 21ean, asteazkenean, Zaporozhye hirian jokatuko dute arratsaldeko 6etan. Bestetik, laugarren jardunaldian Espainiak Ukrania Lizarrerian hartuko du goizeko 11etan.

Dueñasen selekzioak nahikoa ondo bideratuta du sailkapena, izan ere, Islandia eta Suiza gainditu ditu aurreneko jardunaldietan.

Nahia Arana, Gipuzkoarekin

Bera Berako infantil mailako Nahia Arana jokalaria Gipuzkoako selekzioko deialdian sartu dute. Igande honetan Oñatiko Zubikoa kiroldegia, goizeko 9,30etatik 12ak bitartean, burutuko duten entrenaldian parte hartuko du Aranak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores