Bere bigarren garaipena lortu egin du Akaba Bera Berak ABF ligan, Vícar Goya Kopperti 24 eta 32 irabazi ondoren, almeriarrak donostiarren erritmo biziari eutsi ezinean izan ziren.
Talde sendoa dela azaldu Akaba Bera Berak ligako bigarren partidan, eta talde luze eta arazoen kontra ondo aritzen denetakoa dela azaldu du, honetan jokalari batzuen falta eta hasierako kontrako markagailu argia gaindituta.
Sei minutu behar zituzten Reyes Karrerenek gola lortzeko, Ziarsoloren bidez, eta etxekoek 4-0eko partziala lortuta zutenean. Etxekoen gol berri baten ondorioz prestatzaile errenteriarrak hutsartea eakatu zuen, eta ona izan zen taldea sendotzeko, 8 minutu, besterik ez, pasa zirenean hasieratik.
Etxekoek aldeko abantailarik lortu zuten, 8-2, eta momentu horretik aurrera donostiarrak izan ziren nagusi, Eider Rubiok ederki zuzenduak, eta 0-3eko partziala lortuz, zalegoa lasaitzeko. Erabaki zaila hartu behar izan zuen Karrerek, eta Ane Herrero kaleratu zuen, kanpokoen lehenengo lerroari bizitasuna emanez. Lan polita egin zuen Herrerok, gainera 5 gol sartu zituela.
Erabakigarria izan zen ere Patri Aisaren lana, Bouvereten ordez atera zela ateazain modura, eta gaindiezina suertatzen zen, 13 geldiketa egin ondoren.
Lehenengo zatiko azkeneko 10 minutuak berdinduak izan ziren, etxekoek intensitatea mantenduz, nahiz eta abantaila galdu, eta Hayafune eta Kurchankovaren erasoko lanari esker. Kanpokoen artean, defentsa zorrotza izan zen, Aisarekin batera erasoak geldituz, eta joko pasiboko lau abisu lortuz Vicarien artean. Erasoan Rubioren lana ederra izan zen, lehenengo zatian bost gol lortuta, eta Tervelen garrantzia gero eta nabarmenagoa zen.
Atsedenaldian, emaitza 14 eta 13koa zen, eta partida irekita zegoen.
Bigarren zatian bi puntuen bila atera ziren donostiarrak, eta 0-3eko partzial batekin superioritate bat aprobetxatuz, aurretik jarri ziren markagailuan, 15-17. Hortik aurrera bere jokurik onena azaldu zuen taldeak, defentsa oso ona egiten eta eraso biziak antolatuz, erreztsaun osoz gola lortuz.
Defentsako erdian Olasagastik blokeatzen zituen baloiak eta lortzen zuen baloia lapurtzeko aukera eman, eta abantaila gero eta nabarmenagoa zen. Horren kontra jotzeko, Floridok bere defentsa ireki zuen, eta 3-3 sistemakin Akaba beldurtu zuen, baina bost golera besterik ez zuen eraman.
Defentsa berriari aurre egin ziotenean, bi biren kontrako konbinaketak egin zituzten, eta berriro abantaila zabaldu zen, 24-32 definitibora esker.
Garaipen honekin 4 puntukin dira donostiarrak, eta sendo joango dira hurrengo astelehenean, ekaitz 27an, Bidebietan izango diren Itxakoren kontrako partidan, ligako txapelduna.
Liga hasiera ona ziurtatu nahi du Akaba Bera Berak, Marina Parken aurka garaipen erosoa lortu ondoren, Vicar Goya gaindituz. Talde Almeriarrak iaz Europan sartzeko zorian geratu zen.
Dena den, andaluziarren hasiera ez da batere ona izan, ligako lehenbiziko partidan kolpe izugarria jaso zutelako, Mar Alicanteren kontra 32 eta 17 galdu ondoren.
Ez dira konfidatu egin behar donostiarrak, ohitura denez Rafael Florido pabilioia ez da batere ona Akaba Bera Bera taldearentzat, iaz apurtu egin baitzuen lau urte jarraiko porroten erratxa, 29 eta 31 gaindituz Vicar Goya, donostiarrei matematikoki ligan laugarren lekua eman zuen partidan.
Donostiarrentzako zailtasun nagusiena jokalari kanpotarren eza izango da, Punko ahizpak eta Ana Krizanac, Errusia eta Kroaziara abiatu behar izan direla azken tramite administratiboak amaitzeko. Ezbehar honek lan gehiago emango dio taldeko lehenengo lerrokoei, eta horretarako Tati Garmendia eta Ane Herrero prest izango dira. Honetaz baliatuz, Patri Aisa atezaina deialdian sartu da ere.
Talde ona dauka Vicar Goya nahiz eta denboraldiari oso hasiera txarra eman, Mar Alicanteren kontra, Wendy atezaina, Kurchankova zentrala, Hayafune eta Komatsu japoniarrak, Sara Castro eta Soraya Garciarekin batera iazko ardatza mantentzen dute.
Baja inportanteak izan dituzte, horien artean internazionala den (Parc Sagunt), Popovic (Elda), eta bere kapitaina Loreto Romerakin batera zazpi izan dira taldea utzi dituzten jojalariak. Zulo hori betetzeko, Fekete eta Zsuzsanna hungariarrak, eta Martínez, Jiménez eta Cañellas fitxatu egin dute.
Ostegun gauen Almeriaruntz abiatu da Akaba Bera Bera, gaur Rafael Floridon entrenatuko dute, non bihar, goizeko 12:00etan, Vicar Goya Koppertekin ligago partida jokatuko du. Partidako epaileak Ballano Dueñas eta Belloso Pérez nafartarrak izango dira, eta hemengo ikusleek jarraitu ahal izango dute Andalucía TVren bidez, Euskaltel eta Imagenio plataformetan.
Joan den igandean, Bera Bera Eskubaloiko Gazte mailako taldeak Bayonneko Torneoa irabazi egin du, jokatutako lau partidetan porrotarik ez jaso ondoren.
Lehenbizikoan emaitza 7nakoa izan zen, etxeko taldearen kontra. Gero, Irizarry taldearen kontra 14 eta 12 irabazi egin zuten, eta berriro garaipena lortu zuten Angleten kontra, finalerdietan, 16 eta 15, denbora bukatuta falta jaurtiketa zuzen batean lortuz.
Finalan 18 eta 15 gainditu zuen Bera Berak Bayonne taldea, eta merezimendu osoz txapelketa lortu zuen.
Bidebietako kiroldegian berriro izango da titulu bat jokoan, bihartik arratsaldeko 6etatik aurrera Superkopako X. edizioa burutuko delako. Bertan Kopako txapelduna eta etxeko taldea den Akaba Bera Berak, aurrez aurre izango du Itxako Reyno de Navarra, liga eta EHF Kopako txapelduna.
Donostiako Amara Plaza Hotelean aurkeztu egin da gaur goizean X Superkopa, ekitaldi batean non izan dira Fernando Díez, Bera Berako presidentea, Fernando Ederra, S.D. Itxakoko presidenteordea, Reyes Karrere, Akaba Bera Berako entrenatzailea, eta Zulai Agirre, taldeko kapitaina. Superkopa aurrera eramateko beharrezkoa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak emandako laguntza, eta honekin badira hiru urte emakumezko eskubaloian Donostian egiten dela txapelketa garrantzitsu bat, bitan Superkopa eta beste behin ABF Kopa. Halako ekitaldiak izaterakoan batera, Akaba Bera Berak azken hiru urteotan titulu bana lortu egin du, 2006-2007an lehenbiziko Kopa lortuta, eta jarraian Superkopa hurrengo urtean eta berriro ere Kopa, iaz.
Bera Bera klubeko presidenteak, Fernando Diezek, eskertu egin du “Itxakok bere alde eman du hemen partida irabazteko, eta erakundeek, babesleek eta pubikoak ematen diguten bultzakada itzultzen ari gara partida ikusgarriak eta goi mailakoak ekartzen, Itxakoren kontrakoak diren bezalakoak”. Zentzu berean, Ederrak azaldu du “partida ona izango dela, beti partida batetara oso zaila delako Akaba Bera Bera gainditzea”. Dena den, baieztatu egin du “minduta gaudela oraindik iaz Kopako finalerdietan donostiarren kontra kanpo geratu ginela, eta espero dugu bihar hori behingoz ahaztea”.
Bazuen irabazi Superkopa Akaba Bera Berak, Donostian ere, 2007an, momentu hartan ligako talderik boteretsuenaren kontra, Cementos La Unión Ribarroja, eta asmoa badaukate donostiarrek bihar ere hori lortzeko. Horretarako gainditu egin beharko dute Itxako, ligako talderik indartsuena, eta gainera EHF Kopa irabazi egin duela. Baina, Superkopan, hau izango da lehenbiziko aldia Lizarrakoak parte hartzen dutela, eta titulu hau lortzeko aukera dutela.
Aurredenboraldi gogorrak izan dute bi taldeek. Bion artean bitan izan dira aurrez aurre, eta bitan nafartarrek irabazi egin dute, baina oso parekatutako markagailuekin. Ambros Martínen taldeak ez du huts egin aurredenboraldian, eta denboraldi honetarako fitxaketa ugari eta inportanteak egin ditu, Patri Pinedo, Rhode, Van der Wall, Aguilar eta Cracium, adibidez, eta bost lehiaketan izango da taldea, Txapeldunen ligan lan ona burutzeko asmokin.
Bere aldetik, Akaba Bera Berak momento onean iristen da, aurredenboraldian egutegi latza izan ondoren, eta ematen du jokalari berriak gero eta gehiago aritzen direla taldearekin batera. Hauek dira Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak. Taldeko prestatzaileak esan duenez, “lan ugari geratzen da oraindik egiteko, baina gero eta hobeto gaude. Dena den, bihar daukagun guztia emango dugu garaipen bila”. Ildo beretik joan da Zulai Agirre, zeinek azaldu du “gure ikuslegoari, peñari eta laguntzen gaituzten guztiei zor diegu ahal dugun guztia egitea titulu hau lortzeko. Gaurko entrenamendua intensitate osokoa izan da, eta denok garaipen lortzeko gogo bizikin gaude”.
Biharko partidarako plantillako 17 jokalariak prest ditu taldeak, eta entrenatzaileak erabaki egin du Zenya Punko, Alba Menéndez eta Patri Aisa kanpoan uztea.
Reyes Karreren taldea azkeneko denboraldiko arrakastak gainditu egin nahi du, non izan ziren ligako laugarrenak eta Kopako irabazleak.
Partida zuzentzeko, Alvarez Mata (Euskadi) eta Bustamante López (Nafarroa) izango dira, eta ETB-3n zuzenean ikusteko aukera izango da.
Hurrengo denboraldian arituko den taldea aurkeztu egin du Akaba Bera Berak, eta horren helburua zaila izango da, ez bait da erreza izango iazko arrakasta gainditzea, Kopa irabazita eta laugarren postua lortuta.
Akaba enpresako Ikusentzunezko Aretoan izan da, eta babes nagusiaren etxean, jokalari eta teknikari guztiez gain, Josean Díez izan da, Akabako zuzendari nagusia; Fernando Díez, Bera Berako presidentea; Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusiko presidenta; Iñaki Ugarteburu, Gipuzkoako Kirol zuzendaria; Ignacio García, Euskadi Kirolak Fundazioko zuzendaria eta Jon Lasa, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia, eta beste babesle eta politikarirekin batera.
Ongietorria eman dio taldeari Akabako zuzendari nagusiak, Josean Díezek, “gure lantokira etortzeagatik, elkarrekin laguntzen hamargarrena den urte honetan, eta aprobetxatzen dugu ezagutarazteko enpresa bitxi hau, altzari ekipamendukoa, eta oso konprometitua ingurunearekin, eta talde honekin”. Ildo beretik jarraitu egin du Zulai Agirre, taldeko kapitaina, eskertu egin duela “zuen enpresara eotrtzeko aukera eman diguzuelako, hainbestetan zuek zure lantokira, Bidebietako kiroldegia, joan ondoren, eta zure animoak ematen”. “Espero dugu”, jarraitu du Agirrek, “larunbat honetan, denboraldiko lehenbiziko partida ofizialean, lehenbiziko garaipena eskeiniko diguzuela, eta horrekin batera lehenbiziko titulua”.
Bera Bera klubeko presidentea den Fernando Díezek, poztu egin da “aurkezpena Akaban egin ahal izateaz, guztiontzako Akaba eta Bera Bera izen bakarra eta osoa delako”. Denboraldi honetarako, Díezek helburu latzak jarri ditu, “espero dudalako iazkoa gainditzeko aukera izatea. Horretarako jokalari berriak baditugu, eta badakigu jokalariek daukaten guztia emango dutela”.
Lehenbiziko aldiz izango da ikusgai talde oso osoa, berriak diren Anna eta Zenya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Alba Menéndez zarauztarrarekin batera, badira taldearekin Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero, aurredenboraldiaren hasieran Hungarian izan direla junior mailako Europako txapelketan.
Denboraldi honetarako, Bera Berak bere kirol proiektua sendotu egin nahi du, ligan laugarren postua lortu ondoren, Kopa irabazita, eta Errekopara itzultzerakoan, duela bi denboraldi finalerdiak jokatu zituen txapelketa honetan. Horretaz gain, formazioko kategoria guztietan taldeak badituzte, kadete eta gazte mailakoak barne, hurrengo denboraldian Euskal ligan arituko direla. Gainera, gaurregun, taldeko zazpi jokalari internazionalak dira kategoria ezberdinetan.
Hasteko, hurrengo larunbatean klubak antolatuko du Superkopa hamargarren edizioa, Bidebietan, denboraldiko lehenbiziko titulua jokoan izanda, arratsaldeko 6etatik aurrera. Horretarako gainditu behar izango du Itxako Reyno de Navarra, ABF liga eta EHF Kopako txapelduna.