Bera Bera

Select your language

Hainbat faktore eraman dute Bera Bera Eskubaloia emakumeen eskubaloi Ligako bigarren postura eta bertan zortzi jardunaldi egitea, baina argi dago prestaketa fisikoa –Iker Fernandezen ardura- da horietako bat, partida igaro ahala garrantzi handia duena, alegia. 18 jardunaldi hauetan, Itxakoren atzetik doa Bera Bera golak sartu eta jasotzeko orduan ere, 530 alde eta 380 kontra –nafarrak baino zazpi gol gehiago- hain zuzen. Zentzu honetan, ligan Bera Bera Eskubaloiak zenbaki hobeak ditu bigarren zatietan. Izan ere, Lizarrerian jokatutako partidan izan ezik, donostiarrek azkeneko 30 minutu guztietako partzialak irabazi dituzte. Guztira, Bera Berak 286 gol sartu ditu bigarren zatietan eta 244, aurrenekoan, hau da, 42 gol gehiago atsedenaldi ostean. Jasotako golen inguruan, Bera Berak gol gehiago jaso ditu lehenengo zatian bigarrenean baino. Halere, lehenengo itzuliko datuei buelta eman diete donostiarrek, 133 gol jaso zituzten orduan lehenengo zatian eta 139, bigarrenean. Azkeneko bost partidatan, 59 aldiz zulatu dute Bera Beraren atea eta 49, bigarrenean. Elx eta Itxako, gehienak Reyes Carrere entrenatzaileak arazoak sumatu zituen bere taldeari 24 gol jasoz gero. Lau aldiz gertatu da ligan: hiru porrot, berdinketa bat eta soilik garaipen bakarra. 27 da zenbaki madarikatua Bera Berarentzat. Izan ere galdu duenean baino ez da agertu: Itxakoren aurka Lizarrerian, Elche-Mustang taldearen aurrean Elxen eta berriro Itxakok, Bidebietan. Gaur arte, 16 golekin –Bidebietan lehenengo zatian- Itxako izan da gehien zulatu duen Bera Beraren atea 30 minutuetan. Elxek 15 egin zituen; BM Alcobendas, Itxako eta Cleba León, 14 birritan. Aitzitiik, Porriñok, Ucam Murtziak eta Kukullagak zati batean bosna gol baino sartu dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores