Bera Bera

Select your language

Bera Bera Egia kadete 1 taldea izan ezik, Bera Berako harrobiko taldeak etxetik kanpo arituko dira asteburu honetan. Lehenengo urteko kadeteek Bartolo Jatetxea ZKE hartuko dute Bidebietan, igandean eguardiko 12etan. Infantil mailako taldeek Legazpi eta Zumaian jokatuko dute.

Bera Bera Egia Infantil B taldeak lidergoa du helburu Ibaiondo Taberna Legazpiren aurrean, Bikuña kiroldegian larunbatean goizeko 11,30etan jokatuko den partidan, Foru Aldundia txapelketan.

Gipuzkoako txapelketan, berriz, goizeko 11,15etan, Zumaiako Lubaki kiroldegian, Pizzeria Marina Pulpo K.E. Bera Bera Egia Infantil A hartuko du.

Barakaldon, errebantxa

Euskadiko txapelketan azpimarragarriena da Bide Onera Zuazo – Bera Bera Egia kadete 2 partida, errebantxa kutsua hartu duena, izan ere, bizkaitarrek Gaska kiroldegian 20-22 irabazi zuten eta donostiarrek lidergoa dute helburu.

Era berean, jubenil taldeak orain arteko ibilbideari muzin egin eta Errotaberri Juveniles liderrari aurre egin nahi dio Ermuako Miguel Ángel Blanco kiroldegian, larunatean, arratsaldeko 6,30etan.

Azkenik, Udaberri kopa prestatzeko txapelketan, Egia Bera Berak Andoaingo Alluralde kiroldegian jokatuko du larunbatean arratsaldeko 7,15etan CDB Leizaran taldearen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores