Bera Bera eskubaloi taldeak bihar oso partidu garrantzitsu bat jokatu du Ligan dituen helburuei begira. Castro Eskubaloi taldearen aurka izango da, kanpoan. Talde honek bere maila nabarmen igo du azkenaldian eta ez da arerio errexa izango.
Monovar Urbacasasen aurka lortutako garaipenaren ondoren, eta gerora Zarautz eta Marina Park-en aurka baita ere, nahiz eta ligako partiduak ez izan, gure neskak moralez gainezka daude, eta bihar emaitza on bat lortzeko esperantzarekin joango dira. Lehia hau jokatzeko azkenean Katarina Tomasevic egongo da, aste hasieran gaixorik egondakoa. Bea Fernandez ere asko hobetu da bere zuntz hausturatik, eta Reyes Carrerek minutu batzuk emateko aukera izango du, partidu osoa jokatzeko ez dagoen arren. Astean zehar gaixorik egondako beste bat Alba Menendez izan da, baina bera ere Castron izango da bihar.
Garaipen batek moralez beteko luke taldea, eta bere helburuak asko gerturatuko lituzke, nahiz eta oraindik hau hasi besterik ez den egin. Aupa Bera Bera!
Bera Berako Katarina Tomasevic atezain serbiarra larri ibiliko da larunbateko liga partidura iristeko. Egun batzuk daramatza ohean gaixorik, eta Castron egoteko aukera gutxi dauzka. Atzo ez zuen Oñatiko partidua jokatu Marina Park-en aurka, eta gaur ere ez da taldearekin entrenatu.
26 urteko atezain hau pasa den udan iritsi zen Klubera Team Esberjg talde danimarkarretik, Wendy Obein frantsesarekin batera donostiarren porteria defenditzeko. Bestalde, Bea Fernandez-ek ere Castroren aurkako partidua galdu dezake, oraindik taldearekin batera ezin izan baitu entrenatu zuntz haustura batengatik.
Asteburu honetan Bera Beraren senior, kadete eta infantil taldeek hainbat lagunarteko partidu jokatu dituzte, eta bertako balantzea oso positiboa izan da gure taldeentzat.
Seniorrek Errenterian 19-28 irabazi zioten Ereintzari, oso itxura ona emanez. Bestalde, larunbat arratsaldean bi partidu jokatu ziren Bidebietan. Infantilek Itxakoren aurka nabarmen galdu zuten, baina kadeteek mendekua hartu zuten beranduago Itxakori baita ere 22-18 irabaziz. Hurrengo aste bukaeran talde guztiek liga hasiko dute.
Bera Bera eskubaloi taldeak itxura bikaina eman du gaur Oñatin Marina Park-en aurka jokatu duen lagunarteko partiduan, talde hau ere Ohorezko Mailan dagoela kontuan hartuta. 38-25 irabazi dute bigarren zati zoragarria egin eta gero.
Donostiarrak oso indartsu hasi dira lehenengo 15 minutuetan, oso gogor defendituz. Gaur Wendy Obein aritu da partidu guztian atezain bezala, Katarina etxean geratu delako gaixorik, eta bikain aritu da. Hamargarren minuturako jada 9-3 jarri dira aurretik, baina gero erritmoa jetsi egin dute eta Marina Park hurbildu egin da partidua berdintzeraino.
Bera Berak gol bakarreko errentarekin joan da atsedenaldira, baina aldageletatik irtetzean urakana izan dira. Reyes Carrereren neskek bigarren zati zoragarria egin dute, ia perfektua. Beren arerioaren gainetik pasa dira eta errenta ederra lortu dute. Azken minutuetan gozatzeko aukera izan dute.
Orokorrean talde guztiak oso ondo dagoela erakutsi du, eta garaipen honekin moralez gainezka iritsiko dira hurrengo larunbatean Castroren aurkako partidura.
Bera Bera: Obein, Rubio(8), Punko(3), Campa(4), Zulai (5), Melinda(4), Cuña(6) -Hasierako zazpikoa- Menendez, Altuna(4), Ziarsolo(4)
Kanporaketak: Menendez(2), Punko(1), Agirre(1), Ziarsolo(1)
Marina Park: Mar, San Jose, Veijkovic, De las Heras(1), Edina(1), Said(6), Medelciu(7) -Hasierako zazpikoa- Rebeca(1), Sedano, Olga(8), Irina, Bazquez(1), Marta García(1)
Kanporaketak: San jose(2), Said(1), Medelciu(2), Blazquez(1)
Partzialak: 4-2,9-3,11-8,13-11, 14-14, 18-17(descanso), 22-19, 24-20, 25-22, 32-23, 35-25, 38-25
Arbitroak: Juanjo Gude y Carlos Gude (Euskadi)
Ligarik ez dagoela aprobetxatuz, Bera Berak bihar Oñatin lagunarteko partidu bat jokatuko du Marina Park-en aurka. Talde hau Ohorezko Mailan dago, eta beraz ligan ere beraien aurka arituko da Bera Bera. Partidua ETEO-ren 50º urteurrena dela eta antolatu diren jardueretako bat da.
Norgehiagoka 19:00tan izango da Zubikoa kiroldegian eta sarrera dohakoa izango da. Donostiarrak euren forma puntua hobetzen saiatuko dira larunbatean Castron jokatuko duten ligako partiduari begira. Aupa neskak!