Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeko Dara Carvalho eta Darly Zoqbi jokalariak, David Doblas eta Sergi Vidal GBCko jokalariekin batera, Donostiako St. Patrick’s English Schoolean izan dira gaur arratsaldean ikastetxeak antolaturiko kirol profesionalari buruzko jardunaldietan. Topaketaren helburua zen Eskubaloia eta saskibaloia bezalako kirol modalitateak gertuago ezagutzea inguruko kirolarien bitartez. Horrela, DBHko 3. mailako ikasleek kirolak eta bi taldeetako jokalariak aurkeztu dituzte. Horrez gain, joku batzuen bitartez modalidate bakoitza hobeto ezagutzeko aukera eman dute eta, azkenik, jokalariek hainbat galderei erantzun behar izan dituzte. Zentzu honetan, St. Patrick’seko ikasleak ez dira kokildu. Kirolarien egoera pertsonala, taldeko nahiz banakako erronkak, elikadura izan dira, besteak beste, hizpide. Dara nahiz Darly eroso izan dira ikastetxeko auditorioa bete duten ehun ikasle aurrean, gainera, autografo bat baino gehiago sinatu dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores