Bera Bera

Select your language

Senior mailako Egia Bera Bera taldeko jokalari Esther Arrojeria berriro ere deitu du Reyes Carrerek deialdia osatzeko. Emakumeen eskubaloi ligako zazpigarren jardunaldiak Bera Bera eta Valencia Aicequip taldeak elkartu ditu bihar Donostian. Partida Josean Gaska kiroldegian jokatuko da norgehiagoka ETBKSATek zuzenean eskainiko duelako.

Era berean ordutegia aldatuko da, 17,30etara aurreratuko baita. Usurbiltar gazteak Verónica Cuña ordezkatuko du, galiziarrari ebakuntza egingo diote eskuin belauneko lotailu gurutzatua konpontze aldera urriaren 31an Gipuzkoa Poliklinikan.

Aurreneko lerroan aritzen den Esther Arrojeria ohorezko mailako taldearekin egin zuen bidaia Elxera lehengo astean, halere, Bera Berarekin debuta ofiziala egiteko aukerarik ez zituen izan.

Cuñaren lesioaz gain, Alba Menéndez lateral zarauztarrak txorkatil batean bihurdura du eta azken unerarte ez da argituko jokatzerik izango duen. Elxen jasotako porrota ahaztu nahi du lehenbailehen Bera Berak eta Natalia Morskovak zuzentzen duen Valencia Aicequip taldearen aurkako partidan benetako maila eman nahi dute donostiarrek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores