Bera Bera

Select your language

Erasoan eta defentsan sendo aritu da Bera Bera lehenengo zatian eta horri esker Valencia Aicequip taldearen aurkako partida erabakita zegoen aurreneko 20 minutuetan. Elxen jasotako porrota hórrela mendekatu dira donostiarrak. Valentziarrak hamaika minutu besterik ez diote eutsi Bera Berari. Zazpina markagailuan Reyes Carrere entrenatzailearen hutsarte batek jokalariak bizitu ditu eta hurrengo 13 minutuetan Bera Berak 10-0 partzial ikaragarria ezarri dio Valencia Aicequipi. Morskova entrenatzaileen jokalariek bi gol baino ez dizkiote sartu Yamiley Rodriguez –gaur bera izan da titular- azkeneko 19 minutuetan. Josean Gasca kiroldegira bi bajekin etorri da Bera Bera. Alde batetik, ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtuta duen eta sei hilabete baja izango den Vero Cuña eta, bestetik, Alba Menéndez txorkatil batean bihurdura du eta atseden hartzea erabaki dute. Horrela, Eider Rubio, Nitsan Dunay eta Patri Elorzak osatu dute lehen lerroa. Halere, beste behin, Eli Pinedo izan da valentziarrei golei erantzun duena, izan ere, aurreneko bederatzi goletatik sei sartu ditu internazionalak. Ezker hegalak golak sartzeari utzi duenean hasi da Bera Bera tartea zabaltzen. Orduan Nitsan Dunayren barneraketak iritsi dira –bost gol-, Altuna edo Ziarsoloren kontraerasoak edo Elorzaren jaurtiketak. Hortaz gain, atzean eroso aritu da Bera Bera, 5-1 defentsa ia gaindiezina zen Valenciarentzat. Estefanía Monros eta Mireia Paya ondo hasi dira baina Yamiley Rodriguezek atea itxi du 11. minutuaz geroztik. Horrela, atsedenaldian 23-9, Bera Berak Elxen baino gol gehiago zeraman. Bigarren zatian, Zoqbik Yamileyren lana borobildu du eta Reyes Carrerek Nagore Arizagari eman dio agintea. Bera Beraren abantaila geroz eta handiago zen Ziarsolo, Altuna, Arizaga, Castro eta Ederra jokalarien golei esker. Partida amaitzeko hiru minutu falta zirela Bera Bera Eskubaloiarekin debuta egin du lehen lerroan aritzen den Esther Arrojeria. Elxen deialdian sartu zen usurbiltarra eta gaur minutuak izan ditu, besteak beste, Eider Rubio eta Eli Pinedoren artean. Datorren jardunaldian –azaroak 3, larunbata-(18etan)- Bera Berak arerio zuzen bat izango du aurrez aurre, Alcobendas, alegia. Fitxa: Bera Bera 42, Valencia Aicequip 23 Bera Bera 42 (23+19): Yamiley, Altuna (5), Rubio (5, 1p), Dunay (5), Elorza (4), Núñez (2) eta Pinedo (7) –titularra- Ziarsolo (7), Castro (2), Arizaga (3), Ederra (2), Zoqbi (o.a.) eta Arrojeria. Mar Valencia Aicequip 23 (9+14): Aguas, Monros (6), Descalzo (1), Esterri (2), Paya (4), Segura (2) eta Álvarez (1) –titularra- Bravo (2), Gómez (1), Mestre (3), Herreros (1), Morell, Gimeno (o.a.) eta Lozano Epaileak: Gregorio Muro (Madril) eta Alfonso Rodríguez (Valentzia) Kanporaketa: Elorza (2), Dunay, Castro eta Arizaga Bera Berarik eta Esterri eta Segura Valencia Aicequip taldetik. Partzialak: 3-3, 7-5, 11-7, 15-7, 18-8, 23-9 –atsedenaldia- 25-11, 31-14, 34-15, 36-17, 39-21 eta 42-23

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores