Bestetik, infantil taldeak Ordizian eta Zarautzen jokatuko dituzte partidak. Bera Bera Egia infantil Bk Zarauzko kiroldegian, larubantean goizeko 11etan, Aiala C ZKE taldearen aurka. Bera Bera Egia Infantil Ak, bere aldetik, Ordizia Eskubaloia izango du aurrean igandean, 12 etan, Majori kiroldegian.
Senior Preferente mailako Egia Bera Berak igandean 12 etan Antonianos ikastetxean jokatuko du Aiala Zarautz KE taldearen aurka.
Bera Berak Sagunton garaipena lortu ostean liga gelditu zen, azaraoaren 16tik Gabonak pasatu arte, urtarrilaren 7rarte, alegia, Bera Berak adina puntu dituen BM Alcobendas taldea Bidebietan agertuko denean.
Egoera honen arrean, Bera Bera Eskubaloiko talde teknikoak intensitate handiko entrenaldiak prestatu dituzte eta, gutxienez, astero lagunarteko bat lehiatzeko erritmoa ez galtzeko.
Horrela, Mundialean diren Dara Carvalho, Eli Pinedo eta Antonella Mena eta lesionaturik dagoen Nagore Arizagaren bajak izango ditu Bera Berak bihar, Etxebarri, arratsaldeko 6etatik aurrera jaisteko postuak ekiditzen saiatzen ari den Kukullagaren aurkako lagunartekoan.
Guztira 8 eta 12 urte bitarteko hogei gazte dira. Adina ez da oztopo neskak eta mutilak osatzen duten taldean. “Datorren urten mutilez osaturiko taldea ateratzea da gure erronka” dio Veronica Valverde, jokalari ohiak eta Bera Bera Eskubaloi taldeko harrobiko koordinatzaileak.
“Kirolara gerturatzea da helburua, psikomotrizitatea landu, eskubaloiaren ezagutzan hasi, arauak azaldu eta gozatu, baloiarekin jolastea gustukoena izan arren” azaldu du Veronicak. Bera Berako harrobiko koordinatzaileak azpimarratu du “ezaugarri hauekin eskola bakarra da gurea Donostian”. Bera Bera taldearen “tradizioa dela eta errazago da neskak erakartzea baina oso gustora gaude mutilekin”.
Oraindik gogoan dute Ohorezko mailako taldea sorpresaz gerturatu zenean erabiltzen duten pistako erdira. Bera Berako jokalari ezagunenak eta talde osoa argazkia atera baizuten eskolako gaztekin.