Gabonetarako opari ederra emango dio Akaba Bera Berak bere zaletuei, ematen zuenean nesken Eskubaloi txapelketa ofizial guztiak etendurik egongo zirela, jakinarazi du talde donostiarrak “VIII ABF Kopa” antolatuko duela Bidebietako Kiroldegian. Donostiarrekin batera, ligako lehenengo hiruak, Itxako, Elda eta Parc Sagunt izango dira parte hartuko dutenak. Data definitiboak konfirmatu gabe dira oraindik, baina printzipioz aipatutakoak izan dira Abenduak 20 eta 21a, baina oraindik modifikatu daitezke, beti asteburu berean izanda.
Abenduak 2 eta 14 bitarte Macedonian izango den Europako Txapelketa behin bukatuta hauxe izango da lehenbiziko lehiaketa ofiziala. Bigarren aldiz antolakuntzaren ardura hartuko du Akaba Bera Berak, 2002an Donostian izan bait zen txapelketa, Osito L’Eliana garaile izan zela.
Torneo hau antolatuz, Akaba Bera Berak beste pauso bat eman du goi mailako eskubaloiaren alde, eta saiakera inportantea egiten jarraitzen du txapeleketa inportanteenak etxera erakartzen. Gogora dezagun joan den denboraldian Espainiako Superkopa antolatu egin zuen, eta gainera garailea izan zen.
Ligan helburuak bete ditzaten azalduz, Akaba Bera Berak 2008 urteari agur esan dio lehiaketa ofizialean, eta hori egin du Alcobendasi 26 eta 31 irabazi ondoren, eta sailkapeneko bostgarren postua erdietsiz aurreneko aurkarien kontra jokatu ondoren.
Bederatzi jardunaldi jokatu direnean, donostiarrak Europan aritzeko postuetan mantentzen dira, eta Macedonia 08 selekzioen txapelketarengatik etenaldiari goipostuetan ekingo diote.
Alcobendasen kontra bere gaitasuna azaldu dute Reyes Karreresenek, eta etxekoei merezimendu osoz irabazi egin diete.
PARTIDAREN DATUAK:
Emaitza: 26-31 (12-15)
BM Alcobendas: Castellanos eta Sanjurjo (atezainak), Arderius (3), Anti (1), De la Cruz (1), Ciurea (3), Papak (2), María (3), Sánchez (5), Basic (7), Rodrigo (1), Ferrer, de la Cueva eta Álvarez.
Akaba Bera Bera: Bouveret y Aisa (atezainak), Rubio (7), Olasagasti, Valverde (5), Pinedo (4), Garmendia (5), Tervel (1), Altuna, Agirre (1), Ziarsolo (5), Goudjo (1), Sanromán eta Lacrabère (2).
Epaileak: Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa), 2 minutu zigortu egin zuten Anti, De la Cueva, De la Cruz, Papak (2) eta María Alcobendasen; eta a Rubio, Pinedo, Tervel, Bouveret, Lacrabère eta Goudjo (2) Akaba Bera Beran.
Partzialak 5 minuturo: 0-2, 2-5, 4-7, 8-8, 10-11, 12-15 (atsedenaldia); 13-17, 15-19, 17-21, 19-23, 22-27, 26-31
Abenduan Macedonian izango den Europako Txapelketarako selekzioen topaketek behartuko dute aste honetan urteko ligako azkeneko partida izatera, bederatzigarrena dena, eta Akaba Bera Berak leihaketan berria den Balonmano Alcobendasi bisita emango dio.
Entrenatzailea, presidentea eta zuzendari teknikoa den Luis Carlos Torrescusak zuzentzen duen taldea onena da berreen artean, hamargarren postuan bait da, bost puntukin. Madrildarrek bi garaipen lortu dute kategoria mantentzeko arerio zuzenenen kontra, Ro’Casa eta Zuazo, eta berdinketa lortu zuten Vicar Goyaren aurka. Bestalde, Cementos Ribarroja, Parc Sagunt, Molly Cleba, Feve Gijón eta lidergoan den Itxakoren kontra galdu egin dute.
Alcobendas talde gaztea badauka, baina maila onekoa. Esate baterako, Merche Castellanos atezaina Jorge Dueñasen deia jaso zuen Espainiako selekzioarekin egoteko, eta bere bost taldekide selekzio juniorrean badira.
EHF Kopatik kanpo geratzerakoan jasotako kolpe ederra satén den ehinean, Akaba Bera Berak liga txapelketaren etenaldira 12 punturekin iritsi nahi du, eta horretarako garaipena behar du. Honela lortuko du bi hilabete hauetan lehenbizikoen hurbil egotea, eta hirugarren postutatik garaipen bakarrara egotea.
Madrildarren aurkako partidarako Reyes Karrere taldea osoa izango du prest, Esme López izan ezezik, baina kasu honetan gero eta lan gogorragoa egiten ari da fisikoki ligamentuetan izandako lesioa sendatzeko, eta ilusio osoz lan egiten du taldeari laguntzeko urtarrilean berriro hasiko den txapelketarako.
Erreka Laranja
Partida honetarako aurten sortutako taldeari animatzeko laguntaldea, Erreka Laranja, bere lehenbiziko bidaia antolatu egin du. Akaba Bera Berako 30 lagun baino gehiagok erakutsiko du bere kamiseta laranja Severo Ochoako harmailetan, eta nekaezinak izango dira Reyesen taldea animatzen. Horretarako, goizeko 7:30etan aterako dira Madrileruntz, eta partida bukatzerakoan berriro bueltatuko dira Donostiara.
PARTIDAREN DATUAK:
Superliga ABF. 9. Jardunaldia
Balonmano Alcobendas – Akaba Bera Bera
2008-11-15. 20:00tan.
Polideportivo Municipal Severo Ochoa
Epaileak:
Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa).
Etxeko partidetan nabarmena izan da Erreka Laranja laguntaldearen presentzia, eta kanpokoetan taldearen lagun bat edo beste egon da taldea laguntzen bere kabuz.
Beraz, larunbat honetan izango da Erreka Laranjak antolatutako lehenbiziko bidaia, eta horretarako autobus bat alokatu dute herri madrildarrara joateko. Goizeko 17:30etan aterako da autobusa Bidebietako Kiroldegitik, eta egurdialdean egongo da Alcobendasen; partida 20:00etan izango da, eta bukatzerakoan bueltan izango dira laguntaldekoak.
Momentu honetan badira azkeneko lekuak libre, eta bidaiaren prezioa, partidarako sarrera barne, 15 eurokoa izango da bazkideentzako, 10 euro bazkideen semealabentzako, eta 25 eurokoa ez bazkideentzako.
Akaba Bera Bera izan zen Rostov-Don errusiarra baino askoz hobea izan zen EHF Kopako hamaseirenetako itzulerako partidan, baina azkeneko bost minututan bere itxurarik okerrena eman zuen eta txapelketa honetatik kanpo geratu da.
Bidebietan gol bateko diferentzia gainditu behar zuten donostiarrek Rostoven, eta zuzen joan ziren helburu horren bila, eta garaipena erdietsi zuten, 26 eta 27. Dena den, talde errusiarrek Bidebietan 31 eta 32 irabazitako partida nahikoa izan zen gipuzkoarrak zortzirenetatik kanpo uzteko.
Porrot honen ondorioz Akabak den dena eman beharko du liga txapelketan, orain bostgarrena dela, eta helburua badutela podio postuetan bukatzea, aurretik dauden talderen bat edo beste gainditzen.
Larunbat honetan, 20:00tan, Alcobendasen jokatu behar izango du taldea, eta gero ia bi hilabetez eten egingo du ligak, Macedoniako Europarra delako.