Bera Bera

Select your language

Abenduaren 4tik 16ra bitartean Serbiako Eurokopa prestatze aldera bat egin zuten astelehenean Eli Pinedok eta Patricia Elorzak Jorge Dueñasen selekzioarekin. Era berean, Bera Berako Adriana ‘Doce’ Castro eta Nitsan Dunay jokalariak ere bere selekzioekin arituko dira datozen egunotan. Pinedo eta Elorzak gaur aurreneko lagunartekoa izango dute Alcobendasen, Adriana Vienan da Brasilgo Morten Soubak hautatzailearen esanetara eta Nitsan Dunayk egingo du gaur arratsaldean Tel Avivera bidaia. Lau jokalarien helburuak ezberdinak dira. Pinedo eta Elorzak Espainiako selekzioarekin beste domina nahi dute; Israelek hurrengo Mundialerako txartela nahi du eta Brasilek Europan jokatuko ditu bizpahiru partida. Horrela, Nitsan Dunayk Holandan jokatuko du azaroaren 29an bertako selekzioaren aurka, hurrengo egunean Austria izango da aurkaria eta abenduaren 2an, Eslovenia. Eta Adriana, Dara Carvalhorekin batera, Brasilekin Austrian jokatuko ditu partidak asteburuan eta azaroaren 30ean Hungarian. Ondorioz, Bera Berak bederatzi jokalariak ditu egun. Halere, abenduan lagunartekoak jokatuko ditu eta aurkariak, lekuak, datak eta orduak zehazten direnean horien berri emango dugu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores