Bera Bera

Select your language

Ohorezko mailako taldeak duen ohiko etenaldia kontuan harturik, harrobiak izango du arreta osoa asteburu honetan, gainera, talde guztiek etxean jokatuko dituzte partidak. Norgehiagoka interesgarriena Egia kiroldegian jokatuko da bihar 18,15etan multzoko liderrak elkartuko dituena, Tecnifuelle Elgoibar eta Egia Bera Bera alegia. Biek jokatutako zazpi partidak irabazi dituzte eta golean aldeari esker elgoirbatarrak dira egun líder. Bestetik, larunbat arratsaldean kadete eta jubenil taldeek hiru partida jokatuko dituzte Bidebietan Zumaiako taldeen aurka, puntuak etxean gelditzeko asmoz gainera. Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Zalla Taberna Pulpo hartuko du 16,45etan. Eta Euskal Ligan, Bera Bera Egia kadete taldeak Talai-Pe Jatetxea Pulpo izango du aurrean 18,30etan, Galdona Burdindegia Pulpo jubenilen partida berriz 20etan hasiko da leku berean. Igandean, infantilen txanda izango da Yoldi kiroldegia. Bera Bera Egia Bat taldeak aurreneko garaipena eskuratzeko aukera du Bidasoa Irunen aurrean goizeko 9,30etan eta Bera Bera Egia Bi liderrak Urnieta Bosteko Jatetxea hartuko du 11etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores