Bera Bera

Select your language

Txapelketaren herena igarota, azaroako betiko etenaldira iritsita, Bera Bera Eskubaloia sailkapenean hirugarrena da, hau da, iazko leku berean garai honetan. Ligako 10. jardunaldian Bera Berak iazko denboraldian baino bi puntu gehiago ditu partida bakarra galdu duelako –Elxen- eta Mecalia Guardesen aurka berdindu zuelako. Elche-Mustang taldeak puntu bat gehiago du BM Rocasa liderraren aurka baino ez duelako galdu eta kanariarrek puntu bakarra utzi zuten Barakaldon. Egun hirugarren izan arren, Bera Bera liderra partida bakarrera du, berau urtarrilaren 12an ospatuko dena Antonio Moreno kiroldegian. Itxakok iaz jokatutako hamar norgehiagokak irabazi zituen. Sailkapenari eta ligako egutegiari so egin ostean, Kanarietako urtarrileko partida izan ezik, Bera Bera pista zailenetan aritu da, Elche, Alcobendas, Guardés eta Porriño, hau da, sailkapeneko onenen etxeetan. Aitzitik, BM Rocasa liderrak talde horiek etxean hartu ditu eta zazpigarrena den Valencian baino ez du jokatu. Elche-Mustang taldearekin antzekoa gertatzen da, izan ere, etxean 22-21 irabazi zion Bera Berari eta 34-24 Mecalia Guardesi eta Carrusetik kanpo azpimarragarrienak dira Porriñon lorturiko garaipena. Liga, urtarrilean Liderrari bisitaldia egin baino hiru egun lehenago, urtarrilaren 9an Bidebietak Zuazo Barakaldo hartuko du; Rocasak Porriñon jokatuko duen bitartean. Donostiarrek Castroren aurka etxean aimaituko dute lehenengo itzulia eta kanariarrek, Etxebarrin. Bestetik, Elche-Mustang taldea ligara itzuliko da Valencia Aicequipen aurka, Alcobendasen izango du erronka ondoren eta E. Castelldefels hartuko du Carrusen lehenengo itzuliari amaiera jartzeko eta, ondorioz, Kopako sailkatuak eta zerrendaburuak zehaztuko dira orduan. Bera Berarentzat Alcobendasen lorturiko garaipena oso garrantzitsua izan zen. Halere, bi puntura dauden madrildarrak ez ditu bistatik kenduko –Rocasa eta Bera Beraren aurka galdu eta Etxebarrin berdindu dute- eta urtarrilaren 12an Elche Mustang taldeari puntuak urratzeko aukera izango du Alcobendasek, Rocasak Bera Bera hartuko duen egunean, hain zuzen. Bera Berak izango dituen eragozpenen artean Europako lehiaketa dago, -Elchek, Alcobendasek eta Rocasak ez bezala-. Otsailean, Kopa barne, partida asko izango dira eta Vistal Laczpol Gdynia gaindituz gero martxoan, beste horrenbeste. Golegile nagusienak Orain arte Bera Berak 321 gol sartu ditu –iaz, 298- iazko denboraldiko Itxakok baino gehiago (314). Soilik donostiarrek eta kanariarrek partidako 30 goleko marka gainditu dute, Elchek 295 gol sartu ditu eta Alcobendasek, 289. Iaz bezala, bederatzi gol gehiago jaso arren, Bera Bera da gol gutxien onartu dituen taldea, guztira 224. Elchek 234 jaso ditu eta Mecalia Atlético Guardes taldeak, 241.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores