Bera Bera

Select your language

Oñatiko Aloña Mendi taldeak antolaturiko partida eskuratu zuen atzo Bera Bera Eskubaloiak Zuazo Barakaldo 34-20 aise gaindituz, sarrera polita izan zuen Zubikoa kiroldegian.

 Donostiarren defentsak eta kontraerasoak izan ziren berriro ere Bera Berak ondo erabili zituen baliabideak bizkaiatarren aurrean, batez ere Matxalen Ziarsolo kapitaina eraginkor izan zen erasoan, 15 golekin (penaltiz 9, jaurtitutakoak). Eli Pinedo eta Patri Elorza internazionalik gabe, Reyes Carrerek prest zituen hamaika jokalarien artean banatu zituen minutuak.

Alba Menéndez eta Matxalen Ziarsolo izan dira partida osoan aritu diren bakarrak, atean Zoqbi eta Yamileyk bakoitzak zati bat jokatu du, minutuak banatu dira Altuna eta Castroren artean eta Arizaga, Rubio eta Dunay lehenengo lerrokoak. Núñez eta Ederra defentsan elkarrekin aritu dira eta erasoan bost golekin hobeto ibili da nafarra.

Gainera, Zuazo Barakaldo izango da aurkaria, urtarrilaren 9an Bidebietan, Ligako hamaikagarren jardunaldian. Gabonetako oporrak baino lehen Bera Berak, datorren asteartean, Pasai Donibane mutilen taldea hartuko du Bidebietan.

Fitxa: Bera Bera 34, Zuazo 20 Bera Bera 34 (17+17): Zoqbi, Altuna (1), Rubio (4), Menéndez (3), Arizaga (1), Ederra (5), Ziarsolo (15), Castro (1), Dunay (3), Núñez (1) eta Yamiley (o.a.).

 Zuazo Barakaldo 20 (10+10): Temprano, Belloso (1), Álvarez, Yáñez (5), Botica (2), Hernández, Gil (5), Sagasti (1), Aldekoa (2), Ahedo (2), Calderón (o.a.), Heras, Bonilla (1), Galarza (1) eta Fernández.

Partzialak: 2-2, 6-4, 6-6, 10-6, 14-8, 17-10 –atsedenaldia- 20-10, 22-10, 24-13, 29-15 eta 34-20

Epaileak: Iñigo Vicente eta Gorka Vicente (Gipuzkoa)
Kanporatuak: Menéndez (2) eta Núñez (2) Bera Beratik eta Heras, Bonilla (2) eta Galarza Zuazotik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores