Bera Bera

Select your language

Euskal Ligan aritzen diren taldeak bakarrik jokatuko dute Bidebietan asteburuan. Bihar izango da, abenduaren 15ean, eta aurkaria Ermuko Errotabarri izango da. Kadete mailako Bera Bera Egiak 16,45etan jokatuko du eta jubenilek 18,30etatik aurrera. Larunbatean infantilak arituko dira lehendabizi. Bera Bera Egia Bi Iraunzu pilotalekura abiatuko da eta bertan Bidasoa izango du zain 11,30etan. Bera Bera Egia Bat taldeak, aldiz, Ereintza Beisser izango du aurrean Errenteriko Beraun pilotalekuan 11,45etan. Partiden programazioa Bera Bera Egia kadete 2 taldeak itxiko du igandean. Izan ere Zumarragako Ispilla kiroldegian Uroka EK taldearen aurka lehiatuko da 9,30etan Gipuzkoako txapelketaren baitan. Igandean bertan, jokalari, entrenatzaile, delegatu, zuzendaritza eta jokalarien guraso ugari bilduko dira Errenteriko San Markoseko gotorlekuan egingo den bazkarian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores