Bera Bera

Select your language

Jubenil mailako Espainiako selekzioak asteburu honetan Porriñon Poloniako 17 urte azpiko Europako txapelketarako sailkapena jokoan izango du, abuztuaren 15tik 25era bitartean ospatuko dena. Espaniako taldean da Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria, Porriñon astelehenetik dagoena. Patricia Sosa eta Alfredo Rodríguezen selekzioko bigarren jokalari gazteena da Maitane,izan ere, kadete mailan aritzen da Bera Berarekin eta jubenileko selekzioarekin jokatuko du. Espainiarekin batera Pontevedran elkartu dira Bulgaria, Italia eta Suediako selekzioak, Poloniara bidaiatzeko bi txartel helburu. Espainiak gaur Italia izango du aurrean 20,15etan; bihar, Bulgaria 18etan eta igandean, Suedia 18,30etan. Porriñon irabazi zuen Bera Berak hirugarren Kopa lehengo otsailean eta kontua da Maitane Etxeberriaren udako norabidea Gdynia izan daiteke –Poloniako Vistal Laczpolen hiria-, izan ere, Europako txapelketa bertan eta Gdnaks hirian jokatuko baita.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores