Bera Bera

Select your language

Ohorezko mailako ibilbide bera egiteko aukera izango du Maitane Etxeberriak uda honetan, Gdynia hiriran 17 urte azpiko Europako Txapelketan izateko aukera irabazi baitu. Asteburu honetan Porriñon Espainiako selekzioak Poloniarako txartela lortu du Italia eta Bulgaria gaindituz. Porriño eta Gdynia dira aurten Bera Beraren ibilbidean gurutzatu diren bi hiri. Donostiarrek Galizatik Kopa ekarri zuten eta Errekopako final zortzirenetan Vistal Laczpolen aurka emaitza kaxkarra, kanporaketa Gascan irauli egin zutena. Espainiako 17 urte azpiko selekzioak debutean 34-24 irabazi zion Italiari, Maitane Etxenerriak hiru gol sartu zuelarik. Gakoa larunbata zen Bulgariaren aurka, 26-23 gainditu zuen Espainiak, Maitanek gol bat gauzatu zuelarik. Atzokoa, aldiz, oso zaila zen, Suediak 34-25 nagusitu zitzaion Espainiari eta Bera Berako jokalariak bi gol egin zituen. Polonian honako selekzioak elkartuko dira: Suedia, Errumania, Txekia, Errusia, Kroazia, Danimarka, Montenegro, Alemania, Holanda, Portugal, Hungaria, Norvegia, Eslovakia eta Frantzia. Silvia Ederra eta Patri Elorza Bestetik, Carpati Trophy txapelketan Jorge Dueñasen selekzioak hiru partidatan berdinketa besterik ez du lortu. Silvia Ederrak debuta egin zuen, Errumania A taldeari gol bat sartu zion; Patri Elorzak, berriz, bat Errumania B taldeari eta hiru txapelketa bereganatu zuen Errumania A taldeari. Debutean, Bera Berako jokalariak berriro topo egin zuten Nadgornaja, Wohlbold, Minevskaja eta Althaus, Thüringerren jokalari internazionalak. Alemaniak 27-23 irabazi zion Espainiari, hurrengo egunean Errumania B taldearen aurka berdindu zuen (25-25) eta lehenengo talderan aurka 30-23 galdu. Bera Berako jokalariak bihar itzuliko dira entrenaldietara Bidebietan. Asteazkenean Valentziara bidaia eta 20etan Valencia Aicequip izango dute zain. Harrobia Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete taldeak puntu bat ekarri zuen Errenteriatik, hogeina berdindu baitzuen Ereintza Beissier taldearen aurka. Bestetik, Bera Bera Egia Bat taldeak 24-19 irabazi zion Egia Bera Bera A taldeari eta Bera Bera Egia Bi taldeak ere Zumaiatik bi puntuak ekarri zituen Pizzeria Marina Pulpo gaindituz. Datorren asteburuan ez da jardunaldirik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores