Larunbatean ere bai, baina Zarautzen, Bera Bera Egiako jubenilek berdinketa baino ez zuten lortu Aiala ZKE taldearen aurka (30-30). Bihar, urriak 25 asteartean, bertan behera gelditu zen Bartolo Jatetxearen aurkako partida jokatuko da eta, irabaziz gero donostiarrak lidergoan koka daitezke, Urnietan Aloña Mendiren porrota baliatuz.
Igandean kadeteen txanda izan zen Oñatiko Aloña Mendiren aurkako norgehiagoketan. Izan ere, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak aise galdu zuen 13-24 Aloña Mendi A taldearen aurka eta Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 39-4 irabazi zion Oñatiko B taldeari.
Bihar 12etan, Zubikoa kiroldegian, Aloña Mendi A-Bera Bera Egia kadete 2 aurrez aurre izango dira eta lehenengo urteko taldeak Elgoibargo Olaizaga kiroldegian, 11,30etan Casa Astigarraga Elgoibar taldea zain izango du.
Ordubete beranduago, 1etan Zarautzen, Aiala ZKE eta Bera Bera Egia jubenil mailako partida ikusgai izango da Antoniano kiroldegian.
Kadeteek, igandean
Bestalde, urriak 23 igandean, goizeko 10etatik aurrera Bidebietan Bera Bera Egia kadete 1 eta Aloña Mendi A aurrez aurre izango dira eta 12etatik aurrera Bera Bera kadete 2 eta Aloña Mendi B.
Euskal Erkidego Autonomikoan datorren asteartea jai eguna denez, Gipuzkoako txapelketako beste jardunaldi bat ospatuko da.
14 urteko errenteriarrentzat hirugarren aldia izango da halere, ez du partidarik jokatu, lagunartekoa nahiz ofiziala. Deialdiaren aurrean “pozik” agertu da Maitane, “entrenamenduak izateaz gain, Portugalen jokatuko baitugu”.
Urriaren 28tik azaroaren 3rarte Cacereseko Alcantara herrian entrenatuko dira, azaroaren 4an abiatuko dira Portugalera eta larunbatean eta igandean jokatuko dituzte partidak Ansiao herrian.
Gazteenetarikoa izan arren, Maitanek ezagutzen du taldea, Aiala Zarautzeko Andrea Zaldua ere bertan dagoelarik. Etorkizun taldean Maitanek eskuin muturrean jokatzen du, Bera Bera Egian jokatzen duen eskuin hegalean baino gehiago gustatzen zaion lekua. Halere, bere taldearekin oso pozik dabil, etxetik kanpo Ereintzari irabazi zioten pasa den asteburuan eta datorren urteari begira Euskal Liga dute helburu.
Maitane DBHko 3. Mailan dago Lezoko institutoan eta konzentrazioa dela kausa berreskuratu beharko ditu galduko dituen lau egunak.
Eskubaloiaren oinarrizko kontzeptuak azaldu zituen Reyesek eta baloia tarteko hainbat ariketa prestatu zituen. Infantil mailako taldeetako entrenatzaile Maria Gracia eta Ainara Luque lagun zituela, hasteko hiru abiadura ezberdinak ez ezik norabide aldaketak ere erakutsi zituen, ondoren, desmarkea eta defentsa landu zituen eta azkenik, pasea.
Lehenengo taldeko entrenatzailearen aurrean arretatsu egonik eta hasierako urduritasuna baztertu ostean, bildutako hogeina jokalarik oso ondo pasatu zuten eta saioarekin disfrutatu ere bai.