Asteburu honetan Ordiziara abiatuko dira (larunbata, 12,30etan), Bera Bera Egia kadete 1 (16-27) menperatu zuen taldearen aurka jokatuko du, alegia. Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Gasteizen jokatuko du arratsaldeko 4etan Consulting social Alaves taldearen aurka.
Bestetik, jubenilek atsedena hartu zuten eta infantilen arteko derbia, ‘A’ taldeak irabazi zuen (20-11).
Jubenilak Hondarribian elkartuko dira eta kadeteak, berriz, Gasteizen. Lehenengo eguna da Eider Lizarbe jokalariarentzat Euskadirekin, Maitane Etxeberriak, aldiz, Portugalen jokatuko ditu bi partida Espainiarekin.
Infantilak, bihar
Bidebietan, goizeko 10,30etatik aurrera, Bera Bera Egiako infantil mailako bi taldeak izango dira aurrez aurre. Igandean, aldiz, Bidebietan, goizeko 10etan Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Ordizia Irurenaren aurka jokatuko du eta 12etan Bera Bera Egia kadete 2 eta Casa Astigarraga Elgoibar, aurrez aurre.