Jubenil mailako jokalaria ohorezko mailarako sarbide ibilbidea osatzen ari da. Izan ere, abuztuan aurredenboraldia burutu zuen Imanol Álvarez entrenatzaileak zuzentzen duen taldearekin eta Serbiako Mundialak eragiten duen etenaldia aprobetxaturik entrenatu eta lagunartekoak jokatu behar zituen gazteak.
Ebakuntza egin ostean, Eiderren hurrengo erronka izango da erabat osatzea hurrengo urteko aurredenboraldirako prest egoteko.
Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Euskal Selekzioa berriro zuzentzen, Bera Beratik Matxalen Ziarsolo, Silvia Ederra, Alba Menéndez, Nagore Arizaga eta Esther Arrojeria deitu ditu; Zuazo Barakaldotik Ainhoa Hernández, Tania Yañez, Janire Etxabe eta Nahia Galarza; Kukullaga Etxebarritik Leire García atezaina, Nerea Elizegi eta Jessica Nogales; Maialen Mujika BM Porriñotik, Naryith De la Cruz Errotabarritik eta Urdulizetik, Andrea Egozkue.
Euskal selekzioak bihar arratsaldean entrenaldia burutuko du Durangoko Landako 1 (18,30-21) kiroldegian eta ostiralean Elgoibarren (19,45-21,45).





























