Hamar minutuko partidak izango dira, mini handball pistan jokatuko dute (13x20 m.), taldea lau jokalari eta atezainaz osatuik egongo da eta defentsak banan banan izan behar dira.
Bukaeran, Super Amarari esker, hamaiketakoa indarrak berreskuratzeko.
Hurrengo minutuetan alde hori kudeatu du. Valentziarrak gerturatu dira bi minutuetan 3-5, baina Castro eta Ziarsolok moztu dute bolada eta horren ostean bi goletara hurbildu dira (19. Min 6-8) baina Elorza eta Castrori esker –bost gol lehenengo zatian- Bera Berak aldea berreskuratu du. Ez hori bakarrik, atsedenaldira (8-14) abantaila handitu du Elorza, Ziarsolo eta Núñezen golen bitartez eta momento horretan 6-0 defentsa medio.
Izan ere Bera Berak ia partida osoan 5-1eko defentsa ezarri du, Eli Pinedo aurrean jarriz hasieran eta ondoren Esther Arrojeriari leku hori emanez. Imanol Álvarezek minutuak banatu ditu jokalari guztien artean, Bidebietan Porriñoren aurka egin zuen bezala.
Bigarren zatian, Pinedok etxekoen 2-0 partziala moztu du. Halere, Canyamelar taldea saiatu da (40. Min 14-18) baina Nitsan Dunayek gola sartu du eta, horren ostean, Pinedo edo israeldarra kanporatuak izan arren, Bera Berak 0-3 partziala ezarri du (43. Min, 14-22) partida guztiz bideratuz.
Horren ostean golak alde batean eta bestean. Aipagarriak izan da Esther Arrojeria (3) eta Maitane Etxeberriaren (4) ekarpena. Ondorioz, Bera Berak eskuratu ditu beste bi puntu gehiago ohorezko mailako lidergoan jarraitze aldera. Orain, berriro ere, Championsa, larunbatean (18 etan) Kroaziako Koprivnican Prodavka Vegetaren aurrean.
Fitxa: Canyamelar Valencia 22 Bera Bera 31
Canyamelar Valencia 22 (8+14): Aguas, Herreros, Descalzo (3), Esterri (2), Morell (2), Monros, Llinares (2), Santaisabel (2), Segura (4), Paya (5) Cañavera (1) eta Gimeno (o.a.)
Bera Bera 31 (14+17): Temprano, Castro (5), Arizaga (2), Menéndez (1), Pinedo (6), Núñez (2), Ziarsolo (3), Ana Martínez, Ederra (2), Elorza (2), Arrojeria (3), Dunay (1) eta Etxeberria (4).
Epaileak: Jordi Ausas eta Miquel Florenza (Catalunya) Kanporaketak: Esterri Canyamelarretik eta Menéndez, Pinedo eta Dunay Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 0-5, 3-6, 6-8, 7-11, 8-14 –atsedenaldia- 10-15, 13-18, 14-22, 17-26, 19-28 eta 22-31
Izan ere, jokalariek partida osoan zehar emandako irudia azpimarratu dute kronika guztietan. “Bera Berak Vardar estutu du” da Juan Carlos Elorzaren titularra Garan; El Diario Vascoko azalean eta Xabi Galartzaren kronikan Bera Berak lehiaketak finkatzen duen “mailara iritsi dela”aipatzen da eta Eli Pinedoren argazki bati eskaintzen dio Kiroletako gehigarriko azala “sensatzio onak” adieraziz.
Noticias de Gipuzkoa eta Mundo Deportivok ere partiden aipamenak jaso zituzten azaletan. NGn Néstor Rodríguezen titularrak dio “Championsak ezagutu du Bera Bera” eta Iñaki Urbistondok, MDPn, “Harro egoteko debuta”.
Bestetik, Óscar Badallok Marcan “Bera Berak sensatzio onak utzi ditu etxean galdu arren”.
Kazetariek Vardar indartsuaren aurrean Bera Berak aurpegia eman zuela azpimarratu dute. Mazedoniako taldeak aurreneko fasea jokatu behar izan duen multzoen fasean egon ahal izateko eta, besteak beste, Zoqbi, Bea Fernández, Marta Mange jokalarien Fleury taldea mendean hartu zuen Italian (25-33). Gipuzkoarrek defentsan egindako lana goraipatu zuten komunikabideek eta galdu arren Championseko lehen partidak berretsi duela Bera Beraren apustua.
Imanol Álvarezk berak jokalarien lanarekin harro zegoela adierazi zuen partida ostean eta horrek taldearengan suposatuko lioken bultzakada aipatu zuen.
Orain, aldiz, Valentzian jarri ditu begiak, ostegunean Ligako partida baitago.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.