Bera Berak liga eskuratzeko beste urrats bat eman du Barakaldoko Lasasarre kiroldegian Prosetecnisa Zuazo nagusitasunez gaindituz (18-35).
Reyes Carrere eta Martin Larrañagak guztia jarri dute hasieratik. Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez jokalariak defentsaren zutabeak ziren eta erasoan Eider Rubiok Alba ordezkatu du. Albokoetan, Ziarsolo eta Castro, honek akaso denboraldiko zatirik hoberena bete du. Brasildarrak bost gol sartu ditu eta defentsan baloiren bat lapurtu du. Bigarren zatian, kapitainaren txanda izan da, Barakaldotik beste hamar golekin atera dena.
Partidako aurreneko minutuetan Bera Beraren defentsak pibote posizioa kontrolatzen lanak izan ditu, albokoek bertara mugitzen zirelako edo Ainhoa Hernándezengana baloia iristen zenean. Orduan Eli Pinedo aurrea jarri da, Zuazoren erasoa blokeatu egin da eta donostiarren kontraerasoak iritsi dira, Castrok ondo amaitu dituenak. Gainera, Kopan ez bezala, Ana Temprano atezaina ez da fin ibili irteeretan.
Eraso posizionalean. Bera Berak ondo mugitu du baloia Patri Elorza eta Eider Rubioren barneraketak baliatuz eta donostiarrak atsedenera iritsi dira (13-17) lau kanporaketa jasan arren.
Bigarren zati hasieran Bera Berak ez dio Zuazori aukerarik eman. Derfentsa gaindiezina izan da eta 0-3 partzialarekin partida bere aldera eraman du. Zati honetan behin eta berriz jokaldi bera eman da, hau da, donostiarrak sendo defentsan eta ia gol guztiak kontraerasotan iritsi dira.
Bi puntu baliotsuak etorkizuna Bera Beraren eskuetan bermatzen dutenak. Valentzian irabazita, Elche Mustang taldeak donostiarrak estutzen jarraitzen du. Ondorioz, datorren larunbatean Bidebietan txapela irabazteko aukera ezin ederra izango du Bera Berak, aurkari gogor baten aurka, BM Rocasa, Kopako finalean ikusi zen moduan. Halere, Bera Bera sinestuta dago eta akaso denboraldiko saio punta onenean aurkitzen da. Ikuskizuna galdu behar al duzu?
Fitxa: Zuazo 18- Bera Bera 35
Zuazo Barakaldo 18 (13+5): Temprano, Belloso (1), Yañez (7), Hernández (6), Gil (2), Ahedo (1), Bonilla (1), Álvarez, Botica, Sagasti, Aldekoa, Galarza eta Fernández (o.a.)
Bera Bera 35 (17+18): Zoqbi, Castro (6), Elorza (4), Pinedo (4), Núñez, Menéndez eta Ziarsolo (10) –titular- Rubio (4, 2p), Ederra (1), Altuna (3), Arizaga (1), Dunay (1), Ezkurdia (1) eta Yamiley (o.a.)
Epaileak: David Monjo eta Alberto Hermoso (Madrildarrak)
Kanporaketak: Ainhoa Hernández (2) eta Botica Zuazo Barakaldotik eta Elorza (2), Núñez. Ziarsolo, Ederra, Castro eta Menéndez (2), Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 3-4, 5-6, 7-11, 10-14, 13-17 –atsedenaldia- 13-20, 15-22, 16-25, 17-29, 18-31 eta 18-35.
Bera Berak eskubaloia sustatzen jarraintzen du ikastetxeetan zehar. Lehengo astean, Eli Pinedo, Eider Rubio eta María Núñez Jakintza ikastetxean egon baziren ere, atzo arratsaldean, Alba Menéndez, Adriana Castro eta harrobiko arduradun Verónica Valverdek Intxaurrondo Hegoa ikastetxean eskubaloi saio bat burutu zuten.
Pistan hirugarren eta laugarren mailako hogei bat ikasle elkartu ziren, hau da, 8 eta 10 urte bitarteko gazteak. Saioan entrenaldi moduko bat egin zen eta lau talde osatu ziren partidak jokatzeko. Ondorioz, ondo pasatuz eskubaloia sustatu zen Intxaurrondo Hegoa ikastetxean.
Etxetik kanpo bezala jokatuko dute Bidebietan. Egia Bera Beraren aurka egingo du debuta aurtengo Kopan Bera Bera Egia kadete taldeak larunbatean 20etan.
Bera Bera Egia jubenil taldeak igandean CDB Leizaran hartuko du igandean 12etan Bidebietan ere bai.
Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 Zarautzen arituko da Aiala ZKE taldearen aurka igandean 10,45etan.
Infantil mailan, Bera Bera Egia Bat Ordizia Irurena hartuko du Yoldin bihar 16etan eta Elgoibarren jokatuko du Bera Bera Egia Bi taldeak bihar 12,15etan Murgil Elgoibarren aurka.
Bera Bera Eskubaloia guztia eramango du Barakaldora. Bihar Lasesarre kiroldegian Zuazo izango du zain (larunbata, 18,30etan, David Monjo eta Alberto Hermoso, Madrid), aurkari ezaguna, izan ere, abuztuaz geroztik lau aldiz egin dute topo, bi lagunartekoetan, urtarrilean ligan eta otsailean, Kopan.
Hau da azken erreferentzia, Kopako final-laurdenak, Porriñon jokatu zena. Bera Berak asko sufritu zuen luzapenari heltzeko eta bertan Zuazo Barakaldo gainditzeko. Bizkaitarrak oso denboraldi txukuna betetzen ari dira eta lehenbailehen ziurtatu nahi dute ohorezko mailan izango direla datorren urtean. Jaitsiera postuan dagoen Itxakorekiko aldea bost puntukoa da, hiru partida gelditzen direnean.
Zuazoko erreferentziak dira, besteak beste, Tania Yáñez laterala; Ana Temprano atezaina eta Ainhoa Hernández pivotea, junior mailako selekzioak deitu berri duena.
Bestetik, Bera Berak baliabideengan eta bere jokoan sinisten du eta liga eskuratzeko helbururako beste urrats bat eman nahi du. Biharko partidarako, Eider Rubio hobeto dago eta Reyes Carrere eta Martin Larrañagak Uxue Ezkurdia deitu dute, Cleba Leonen aurka bi gol sartu zituen ezker hegalekoak. Taldea ez da bakarrik egongo. Erreka Laranja peñak autobusa antolatu du. 15 eurotan, bidaia eta sarrera.
Bera Bera Eskubaloiak benjamin eta alebin gazteei zuzendutako entrenaldiak antolatu ditu maiatza eta ekainean.
Saioak maiatzaren 6tik ekainaren 21era arte luzatuko dira. Bidebieta kiroldegian burutuko dira astelehenero 18,30etatik 19,30etara eta ekaineko ostiraletan 17,30etan 18,30etara.
Baldintza gisa, kirol instalakuntzarako sarrera baino ez du eskatzen Bera Berak eta kirol txartela izanez gero ez da oztoporik.
Interesatuek helbide elektroniko honetara Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali dezakete mezua edo 669796500 deitu.