Tania Yáñez golegilea eta Judith Sans pibotea fitxatu ditu Bera Berak
Bera Bera Eskubaloiak datorren urteko plantillarako Tania Yáñez bizkaitarra eta Judith Sans kataluniarra fitxatu ditu eta, ondorioz, Alicia Fernándezekin bat egingo dute.
29 urteko Tania Yáñez oso denboraldi onak burutu ditu Prosetecnisa Zuazo Barakaldon, non azkeneko hiru denboraldietan aritu den Castro Urdialesetik etorrita. Barakaldoko hegalekoa iazko denboraldiko golegile nagusiena izan zen partidako 8,5 gol sartuz.
21 urte bete berri dituen Judit Sans jokalariak Castelldefelesetik Helvetia Alcobendasera pasatu zen aurtengo denboraldian. Defentsarako dituen dohaiak izan dira nagusi bertan eta erasoan, bataz beste, hiru gol sartu zituen. 1,76 m. altuerarekin talde gipuzkoarran protagonismo handia izango du datorren denboraldian.
Larunbat honetan Elgoibarren (19etan), lau nazioen txapelketan, bi jokalariak elkarren aurka arituko dira, aurrenekoa Euskadirekin eta bigarrena Catalunyarekin. Alicia Fernández, aldiz, ez dator Galizarekin.
Egungo plantillarekin emango diren kontratuen luzapenak zehaztu aurretik, Bera Berak lehenengo lerrorako kalitate handiko hiru jokalari lotu ditu dagoeneko: Ana Martínez, Alicia Fernández eta Tania Yáñez.
Argazkia: Valentín González de Garibay.