Zarzuelako bidaiak plantillan ahalik eta neke gutxien sortze aldera, David autobusera berriro larunbat goizean igo behar dute Valladolidera joan ahal izateko, Madrilera bidera gauerdian hartzea erabaki zuen.
Horrela, Autocares Davidei eskera, bidaiak ez du gastorik suposatzen Bera Berari. Jacinto txoferrak ezagutzera eman zigun “kotxe honek hiru Kopa ditu”. Izan ere, Zarzuelan izandakoen artean Matxalen Ziarsolo kapitainak bakarrik ditu irabazitako lau kopak.
Informazio gehiago
Azkenen ez da Patri Elorza taldearekin izango. Datorren astelehenean sudurrean ebakuntza egingo diote eta kolperen batek berau ez konplikatzeko baja izango da bihar, Ligako 22. Jardunaldian, Bera Berak Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldea bisitatuko duenean (Miriam Blasco kiroldegia, larunbata 18etan).
Bera Berarekin fitxatu zuenetik aurreneko aldia da Patri Elorza pistan ez dela,
Elxen ere sudurrean haustura zuela jokatu zuelarik. Lehenengo urtean, Superkopa, Championseko prebia, Cup Winners’ Cupeko sei partidak, Ligako 26 eta Kopako hiru, guztira, 38 norgehiagoka. Eta aurte bide hori zeraman, Superkopa, Championseko multzoen ligako sei, Ligako 21 eta Kopako hiru, guztira 31. Hau da, Bera Berarekin jarraian 69 partida ofizialak jokatu ditu. Ebakuntza ostean hilabete epea itxaron beharko du, ondorioz, Leonen izango litzateke behar izanez gero.
Horrela, gaurko entrenaldiaren faltan Vero Cuñak osatuko du Imanol Álvarezen deialdia, Uxue Ezkurdia ere baja izango da behatzean lotailuekin arazoak dituela.
Bera Bera Valladolidera iritsiko da 19 urte eta gero, Ligako ezustea eman duen taldea, ohorezko mailan igo berri dena eta zazpigarrena dena sailkapenean. Antonio Martin (Gaztela eta Leon) eta Miguel Gardón (Madril) epaileek zuzenduko dute lehia.
Aula Cultural taldeko erreferentziak dira Amaia González de Garibay esker hegalekoa, partidako 6,5 gol sartzen dituena eta eskarmentu gehiago dituzten Raquel De la Cruz albokoa eta Makarenko atezaina. Aulak klubari laguntzeko partida ezarri du eta Miiram Blasco topera egon daiteke.
Bera Berak jakin badaki apirilaren garrantziaz, Elxen garaipen garrantzitsua lortu zuen eta bolada onari jarraipena eman nahi dio. Huts eginez gero sarerik gabe geldituko litzateke eta oraindik partida zailak gelditzen dira, besteak beste, Alcobendas eta Leonera egin behar dituen bisitak.
Bera Berak borrokan egin behar izan du azken segundora arte Valladolidetik helburua gertuago uzten duen garaipena eskuratu ahal izateko (23-24). Imanol Alvarezen taldeak Aula Cultural Viveros Heroli irabazteko gai zela sinistarazi zion eta baliabide guztiak jarri behar izan zituen pistan bigarren zatian lau goleko desabantaila iraultzeko.
Eta hori donostiarrak ondo sartu zirela partidara 0-2 aurreratuz Ziarsolo hegaletik, Menéndez kontraerasoan eta Ana Tempranoren lau geldiketekin, horietako bat penaltiz. Baina zarauztarra eta ondoren Maria Núñezen kanporaketak Aula Culturali bizitza eman zien, partidari erritmoa altua ezarri zioten eta lehenengo lerroak asmatu zuen Cossio eta Lópezekin (10. min 5-3).
Ana Martínez zen erreferentzia erasoan eta Núñez Bera Bera gerturatu du (13. Min 6-5) baina hortik aurrera Bera Bera baloiak galtzen hasi zen edo Makarenko atezainarekin topo egin zuen (Etxeberria hutsean utzi zuen). Ondorioz, Amaya González de Garibay korrika egiteko aukera izan zuen (19. min., 10-6).
Hutsarte batean taldea berpizten saiatu zen Imanol Álvarez. Defentsaren erdian
Núñez eta Menéndez ziren, Martínez eta Arizaga ondoan eta hegaletan, Etxeberria eta Ziarsolo. Oso minutu onak izan dira erasoan Alba Menéndezentzat baina epaileen irizpidea ez zen Bera Beraren gustuko, sei penalti kontran izan baitzuen eta hiru kanporaketa, horietako bi María Núñezentzat. Aulak atsedenaldira aurretik zen 16-13. Denboraldi osoan ez da talderik donostiarrei hainbeste gol sartzen.
Bigarren zatian ikusi zena berria zen, talde honen baliabideak erakutsiz. Elorzarik gabe eta Núñez bi kanporaketa izanik, Imanol Álvarezek 5-1 ezarri du defentsan, Arrojeria aurreratuz eta atzean Menéndez, Martínez, Pinedo eta Castro eta Ziarsolo hegaletan. Erasoan Cuña kapitaina ordezkatzen zuen eta Núñezek Menéndez.
Bera Bera batea jarri da 16-15 baina berriro Makarenkorekin topo egin du. Defentsak oso emaitza ona ematen zuen baina erasoan arazoak jarraitzen ziren. Bera Berak ez zuen tartea murrizten, alderantziz, 20-16 galtzen jarri da Garibay jokalariaren gol batekin.
Momento horretan, defentsa agertu da, jaurtiketa ezerosoak egin ditu Aulak eta Ana Tempranok Castro, Pinedo eta Ziarsolo (20-19) aurkitu ditu kontraerasoan. Ondoren Ana Martínezek berdindu zuen eta Ziarsolo aurretik jarri zuen taldea beste kontraeraso batean. Baina beste kanporaketa bat iritsi zen, Pinedorena, emaitzan eraginik ez zuena. Tempranok asmatu zuen Garibayrekin eta Núñez, pibotean, 21-23 ezarri du bost minutu falta zirela.
Bera Berak, baina, bizitza eman zion Aulari baloiak galduta. Ana Martínezek asmatu zuen partida irabazteko balio izan zuen golarekin, bi minutu baino gutxiago falta zirela. Halere, sufritu zuen taldeak. Tempranok bi baloi atera zituen, Garibay hegaletik eta ondorengo aldaratzea. Hamaika segundu falta zirela Imanol Álvarezek hutsartea eskatu zuen. Bera Berak baloia galdu eta segituan berreskuratu zuen eta Cuñak zutoinera bidali zuen azken baloia.
Argazkia: Valentín González de Garibay.
Fitxa: Aula Cultural 23, Bera Bera 24
Aula Cultural Viveros Herol 23 (16+7): Makarenko, Garibay (7), De la Cruz (5), Cifuentes (1), Cossio (3), Vergara (2) eta Calderón–titular- López (3), Casquero, Álvarez (1), Nieto (1) eta Guerra (o.a.).
Bera Bera 24 (13+11): Temprano, Etxeberria, Arizaga, Menéndez (4), Núñez (3), Martínez (7) eta Ziarsolo (3) –titular- Arrojeria (1), Pinedo (3), Dunay, Ederra (2), Castro (1), Cuña eta Yamiley (o.a.).
Epaileak: Antonio Martin (Gaztela eta Leon) eta Miguel Gardón (Madril)
Kanporaketak: Menéndez, Núñez (2) eta Pinedo.
Partzialak: 2-2, 5-3, 7-5, 10-6, 12-9, 16-13 –atsedenaldian- 17-15, 18-15, 20-19, 20-21, 21-23 eta 23-24.
Asteburu mamitsua Bera Berako harrobiarentzat, Donostia-Baiona-Donostia zikloturista martxa ospetsuarekin, norgehiagokak eta minihandball partidak barne.
Emaitzei dagokionez, alde eta kontra. Lurralde mailako kadete taldeak 15-17 galdu zuen Egia Veltinsen aurka, hirugarren postuan utzi duena taldea Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketan. Eta alde ona, Bera Bera jubenil taldearen, Kopan Zumaiako Galdona Burdindegia Pulpo KE 38-22 gainditu zuena.
Bestetik, argazkian ageri den bezala Bera Bera eta Bidasoako eskolek bat egin zuten larunbatean minihandball partidekin gozatzen.
Martxoaren 16an Alcobendasen lorturiko Kopako tituloa dela eta, Zarzuelak klubari igorritako mezuan adierazi zion Sofia Erreginak audientzia eskainiko ziola taldeari apirilaren 10etan eguardiko 12etan.
Horrela, Fernando Diez Mintegi presidente buru dela abiatuko da Bera Bera, horrez gain Iñaki Jauregi presidente ordea, eskubaloi ataleko arduradunak, Imanol Álvarez entrenatzaile eta taldea eta aurtengo denboraldiari ekin dioten 17 jokalariek osatuko dute espedizioa. Koadrilari gehituko zaie Espainiako Eskubaloi federazioko presidente, Paco Blázquez; Euskal federaziokoa, José Manuel Ruiz de Cenzano eta Javier Zuriarrain, Euskal Federazioko presidente orde eta Espainiako federazioko kidea.
Bera Berak autobusean egin du bidaia Autocares Davidi esker, gauerdian aterako da jokalarien atsedenerako aukerarik onena delakoan. Madrilen gosaltzeko astia izango du, Espainiako Eskubaloi Federaziotik pasatuko da eta Zarzuelara abiatuko da 12etan burutuko den audientziara garaiz iristeko.