Denboraldiko ezustea izan da, ohorezko mailara igo berri den taldeari gol bakarra falta izan zitzaion Kopan egon ahal izateko eta gaur egun bere erronka da Europa jokatzeko aukera ematen duen bostgarren postua. Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldea da, zazpigarrena sailkapenean, Elche Mustang puntu bakar batera du eta BM Porriño lau puntura.
Jaitsiera postuak birtualki uxatuta, bere helburua lehiaketarekin gozatzea da eta Europako postuak lortzeko lehian egon. Gainera, datorren larunbateko partida (18etan) Miriam Blasco kiroldegian Bera Bera hartuko duten egunean, klubari laguntzeko eguna izendatu dute eta eskubaloi nahiz kirol zalegoa deitzen hasi dira.
Ondorioz, Bera Bera Valladolidera itzuliko da 19 urte pasa ostean. Bertan lau partida jokatu ditu, bi garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarrarekin. Garako kazetari Juan Carlos Elorzak jaso dituen datuen arabera gipuzkoarrek Valladoliden jokatu zuten lehen partida 1991eko martxoan izan zen, ohorezko mailan aritzen ziren aurreneko denboraldian, alegia. Final bailitzan, puntuak beharrezkoak ziren jaitsiera postua saihesteko. Eta 15-21 irabazi zuen Bera Berak bertako taldearen kaltera.
Valladolideko Unibertsitateak ohorezko mailan lekua segituan berreskuratu zuen eta 1992ko azaroan Bera Berak berdiketa baino ez zuen lortu (18-18).
Eta hurrengo urtean, 1994ko otsailean, Bera Berak 24-21 galdu zuen Valladoliden baina 1995eko martxoan 22-32 irabazi zuen.
Sagrario Santanak zuzentzen duen junior mailako selekzioarekin debuta egin zuten martxoaren amaieran eta Kroaziako Mundialean izateko txartela lortze aldera Aste Santuan lehian jarriko dira. Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria dira, Frantziako txapelketan bi eta bederatzi gol sartu zituztenak.
Horrela, Valladolideko partida ostean (larunbata, 18etan) apirilak 13, igandean, Madrileko Joaquín Blume Erresidentzian egon behar dute. Entrenaldiak goiz eta arratsaldean burutu ostean, junior mailako selekzioak Alemaniara egingo dute bidaia, Neckarsulm hirira, hain zuzen.
Espainiak igandean Bulgariaren aurka jokatuko du 16etan eta astelehenean Alemaniaren aurrean, 14etan. Hiru talde hauetatik bakarrak lortuko du Mundialerako txartela.
Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere Pazko Astean (apirilaren 22tik 25etara bitartean), Bera Berak eskubaloi ardatz Kanpus berri bat burutuko du Bidebieta kiroldegian.
Berau benjamín eta alebin mailetako neska-mutileti zuzentu daude, hau da, 2002 eta 2005 urte bitartean jaiotako gazteei, alegia. Helburua da kirola sustatzea eta gehien bat eskubaloia ezagutaraztea jokuen bidez, talde lana burutuz eta baloia tresna gisa.
Horrela, apirilaren 22tik 25era bitartean, goizeko 9etatik 13ak arte, Pazko Astea eskubaloi astean bihurtuko da. Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek eta Bera Berako entrenatzaile María Graciak aurrera aterako dute ekimena. Horrez gain, lehen taldeko jokalariak, nahiz kadete, jubenil eta seniorrak ere izango dira.
Salneurria 40 eurokoa da kirol txartela duten neska edo mutilentzat; kirol txartelik gabe, 47 euro ordaindu beharko du. Interesatuak 943 458 166 telefonora dei dezala edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzi dezala.
Lurralde mailako kadete taldeak 15-19 galdu zuen Bidebietan Urnieta Bosteko Jatetxea taldearen aurka eta, ondorioz, Foru Aldundia txapelketako lidergoa urnietarren eskuetan utzi zuen.
Bestetik, senior taldeak 19-20 galdu zuen Urdaibai liderraren aurka Gaskan jokaturiko partidan.
Bera Bera Eskubaloiak liga berresteko saiakeran urrats berri bat eman du gaur arratsaldean Elche Mustang 19-28 gainditu ostean, azkeneko bost norgehiagokak galdu zituen Carrusean. Horrela, donostiarrek Elxeko pistan bolada txarrari amaiera jarri diote eta sei urte eta gero berriro garaipenaro heldu diote (azkena 2008ko otsailean), puntuaz aparte konfindatza iturri aproposa izan da gaurkoa.
Izan ere, Elxeko partida kontutan hartzeko data zen, azkeneko porrotak zirela eta. Astea ez da batere erraza izan Imanol Álvarezentzat Eli Pinedok, gripeak jota, ezin izan duelako entrenaldirik burutu eta Elorzak sudurrean hausturak dituelako. Horrez gain, nekea ageri da internacional gazteengan baina guztiak izan dira gaur pistan eta Pinedo eta Elorzaren ekarpena garrantzitsua izan da.
Partida hasieran defentsak nagusi izan dira –bi gol (1-1) zazpi minutuetan-.
Horren ostean Bera Bera nagusi izan da María Núñezen golei esker –lau gol lehenengo zatian- (10 min. 2-3). Zedozer ikusi du Elche Mustang taldeko entrenatzaile José Ignacio Pradesek hutsartea eskatu duela baina ez du taldean eragina izan eta Bera Berak 3-8 partziala bereganatu du. Hemen asmatu dute Ana Martínez, bere talde ohiaren aurrean lehenengo aldiz, Castro eta Ziarsoloren kontraerasoen bidez eta Núñezen beste gol bati esker Bera Berak tartea ireki du (23. min, 5-11).
Elche Mustang taldean Musons –bost gol lehenengo zatian- jokalariak asmatu du Ana Tempranoren aurrean baina ez zen nahikoa izan eta Pradesek bigarren hutsartea eskatu du. Defentsa irekiak mina egin dio Bera Berari atsedenaldian 8-12 nagusi zela.
Lana bideraturik, baina bigarren zati hasierak ez dira onak izan aurten. Gaur ez, taldea ondo irten da aldagelatik, Pinedo buru zuela. Imanol Álvarezek eserlekuan utzi du lehenengo zatian eta asmatu egin du. Ezker hegalekoak zazpi gol sartu ditu eta África Semperekin lehian ibili da –lau gol elxetarrak.
Bera Berak aldea zabaltzen zuen (37. Min 10-17) baina zati honen erdialdean 3-0 partzialari esker Elchek 16-20 gerturatu da. Halere, Ederra, Etxeberrriak eta birritan Pinedok 0-4 partzialarekin erantzun dute elxetarren aukerak murriztuz erabat. Fuentes asmatzen zegoen orduan baina gipuzkoarrek ondo kudeatu dute abantaila amaiera arte (19-28).
Ondorioz, garaipen bikaina Elxeko Carrus pista zailan. Bera Berak sendo jarraitzen du lidergoan bost jardunaldi gelditzen direnean liga amaitzeko. Hurrengo jardunaldian berriro etxetik at, Valladoliden Aula Culturalen aurka larunbatean 18etan.
Fitxa: Elche Mustang 19, Bera Bera 28
Elche Mustang 19 (8+11): Trigueros, Gutiérrez, Gabaldón (1), Musons (5), Sempere (4), Popovic (3), Martínez (1), Gómez (1), Fuentes (4), Mujika, Requena, Hernández, Flores eta Guilabert (o.a.).
Bera Bera 28 (12+16): Temprano, Castro (2), Martínez (3), Menéndez, Elorza (3), Núñez (4) eta Ziarsolo (2) –titular- Pinedo (7), Ederra (4), Etxeberria (2), Arrojeria, Arizaga eta Dunay (1). Deialdian, Yamiley (o.s.)
Epaileak: Manuel Casado eta Manuel Vera (Andaluzia).
Kanporaketak: Ziarsolo, Elorza eta Martínez Bera Beratik eta Gabaldón eta Flores Elche Mustangetik.
Partzialak: 1-1, 2-2, 3-7, 5-10, 6-11, 8-12 –atsedenaldian- 10-16, 11-17, 14-20, 16-24, 18-26 eta 19-28.