“Iritsi zen momento bat itzultzea nahi nuela, Bera Berakin pentsatu nuen, Tatirekin hitz egin nuen eta azkar iritsi ginen akordio batera, Fleury taldearekin hitz egin nuen eta Bera Beran nago, Frantziara joan aurretik bi denboraldi oso onak egin nuen lekuan eta itzultzekotan, aproposena”. Horrela azaldu du Bea Fernándezek -30 urte- Fleury Loiret taldea utzi eta Bera Beran bigarren egonaldia egitea, 2010-11 eta 11-12 denboraldietan izan zen kantabriarra Donostian, taldea Liga eta Kopako azpitxapeldun izan zenean.
Urte haietatik, Ziarsolo, Pinedo, Menéndez daude orain eta Ezkurdia taldean aurreneko urratsak eman zituen. Halere, Bea Fernández selekzioan Ana Temprano eta Ana Martínez izan ditu ondoan, “eta Eider Rubio eta Montse Puche taldekideak ere izan nituen, etortzeko ezinbestekoa izan dela, amateur moduan bainator”.
Kantabriar alboko jokalariak Bera Bera “gaztea, batuta, entrenatzeko gogokin, motibaturik eta ilusionaturik" ikusten du, "horrela gauza asko lortzen dira, egoera honetan eskarmentua emango diot taldeari”. Zentzu honetan, badaki Bera Bera Rocasarenpean dagoela “horregatik gure lana bete behar dugu eta Rocasaren akatsaren zain egon, hori bai, Kopa –Porriñon izango dena- gure esku dago”.
Frantzian izandako ibilbideaz galdeturik, Bea Fernándezek azpimarratu du “gauza onak eta positiboak esan ditzaket”. “Fleury oso proiektu handia zuen. Jaitsiera postuak saihestik, Liga golaveraje delakoagatik ez genuen irabazi iritsi eta berehala eta iaz Liga, Kopa eta Ligako kopa lortu genituen eta Cup Winners’ Cupen azpitxapeldun. Horrelako proiektuan parte hartu izanak atsegina izan da”. Horrez gain, “Frantziako ligako profesionaltasuna”aipatu du “zentzu horretan urteak ateratzen digute”.
Tati Garmendia kirol arduradunak “eskertu dio Bea Fernándezi gurekin pentsatu zuelako eta gauzak hain erraz jartzeagatik”.
Montse Puche entrenatzailerentzako “taldearentzat kalitate handiko jokalaria da, batez ere erasoan baina baita ere defentsan eta duen eskarmentuagatik”.
Halere, Bea Fernándezek ligako partidara arte zain egon beharko du, hau da, urtarrilaren 9ra arte, etzi eta urtarrilaren 2an ezin delako lizentzia tramitatu. Hortaz, ezin izango du Zarautzen egon Euskal Kopan asteburu honetan. Bera Bera finalerdietan Kukullaga Etxebarri izango du aurrean Aritzbatalden 17,30etan eta irabazleak igandean 12etan Aiala Zarautz edo Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango du aurrean.