Bera Beraren lana aitortu du berriro Gipuzkoako kirol prentsak
Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkarteak bart Amara Plazan antolatu zuen galan, berriro ere Bera Bera Eskubaloiaren lana aitortu zen 2015. urtean hirugarren liga jarraian eta Superkopa lortzeagatik.
Galan izan ziren Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi eta Eli Pinedo, taldeko bigarren kapitaina oraindik Matxalen Ziarsolo menisko ebakuntzatik errekuperazio fasean dagoelako.
Urtero Gipuzkoako kirol prentsak ospatzen duen ekitaldian emakumezkoen kirolak protagonismoa bereganatu zuen. Besteak beste, elitera iritsi diren Aiala Zarautz eskubaloian, Oiartzun taldea futbolean eta Iraurgi saskibaloian eta San Juango batelerak Eusko Tren liga eta Kontxa bereganatzeagatik. Horrez gain, Maialen Chorraut piraguista Sabadell Guipuzcoanok babesten duen garaikurra eskuratu zuen, urteko Gipuzkoako kirolari onenari ematen zaiona, alegia.