Bestetik, jokuan ezer ez duen senior mailako Bera Berak Urdaibai taldea hartuko du bihar 17etatik aurrera, Gaska kiroldegian.
Juan Antonio Garaikoetxea argazkian, Nagore Merchán kadete mailako jokalaria.
Bihar ibilbide honek lehenengo geltokia izango du. Carrus pistan izan arren Bera Bera baikor da eta aurten garaipenari heldu nahi dio. Azkeneko garaipena 2008ko otsailean izan zen, donostiarrek igo berri zen Elche Mustang taldea gainditu zuten 17-28, Matxalen Ziarsolo egun kapitainak sei gol sartu zituelarik. Hortik aurrera partida estuak izan dira guztiak baina elxetarrek irabazi zituztenak: 25-24, 28-27, 30-29, 27-24 eta 22-21 azkeneko bost denboraldietan, batean izan ezik lau denboraldietan gol bakar batez galdu zutena.
Halere, iaz azpitxapeldun Elche taldeak aurten ez du maila hori mantentzerik izan. Egun seigarrena da sailkapenean eta Porriño bi puntura du. Denboraldi honetan Ana Martinezen hutsunea Ivet Musons jokalariarekin betetzen saiatu dira, Mamen Rodríguez galdu du baina Popovic pibotea itzuli berri da Carrusera.
Arazo fisikoak
Selekzio ezberdinetako egonaldiak arazo fisikoak ekarri dituzte. Bidaia egin arren, Patri Elorzaren ekarpena zalantzan dago sudurraren egoera dela kausa; Eli Pinedok gripeak jota ez du entrenaldirik burutu aste osoan eta gazteenak nekaturik eta kolpeekin iritsi dira. Horrez gain, Kopan bezala Yamiley Rodríguez deialdian sartu dute oraingo honetan María Akuña ordezkatuz eta zerrendan sartu da Nitsan Dunay, Bidebietan, Vero Cuña gelditu delarik.
Taldea konbentzituta dago aurrean sei finala dituela eta abantaila ez du Elxen galdu nahi. Egoerak Alacanten eman zena gogora ekar lezake, orduan Bera Berak Alcobendas gainditu zuen Bidebietan eta San Agustin ikastetxeko pistara atera zen bigarrenarekiko bost puntuko aldea zituela. Horregatik, Elxen bi puntu baino gehiago ditu jokoan Bera Berak.
Gaur bertatik pasatu dira María Núñez Ana Temprano, Adriana Castro eta Ana Martínez, harrobiko koordinatzaile Verónica Valverde lagun, Urumea ikastolan 11 urteko gazteekin eskubaloi saio bat burutu ostean. Heraniko Karobieta auzoan dago Pelotadenda eta han Koro (argazkian, eskubian) agurtu dute.
Kopa egun batzuk ikusgai utzi eta gero, Bera Berak Zarzuelara eramango du datorren ostegunean egingo duen bidaian eta horren ostean beste babesleari eskainiko dio.
Datorren larunbatean (18etan) Elxeko Carrús kiroldegian (Manuel Casado eta Manuel Vera, Andaluzia), Bera Berak jokatu behar duen partidaz mintzatu da Imanol Alvarez komunikabideen aurrean. Bere esanetan “taldea ondo iritsi da, oraindik Kopa irabazi izana somatzen da eta Ligako azken txapari heltzeko gogokin”.
Alcobendaseko Kopa ostean jokatu zen jardunaldiak aurkariekiko tartea zabalago egin zuen. “Bigarren eta hirugarren sailkatuekin lau puntuko aldea dugu baina praktikan Rocasarekin hiru puntu dira. Orain garrantzitsuena da Elxeko partida” azpimarratu du entrenatzaileak.
Imanol Álvarezek argi du Liga irabazteko aukerak handituko lirateke Elxen irabaziz gero. “Liga irabazteko aukera handiak ditugu baina Elche Mustang gaindituz gero aukerak asko haziko dira”. Bera Berak Carrusean ez duela irabazten bost denboraldi direla gogoratu dioten arren, Ermuko entrenatzaileak adierazi du “irabazteko unea iritsi da, ez da normala Bera Bera hainbeste denbora irabazi gabe egotea”.
Halere, Imanol Álvarezek dio Elche Mustang “talde konplikatua da, Kopan final-laurdenetako partida ikusi nuen eta Rocasa gainditzeko zorian egon zen”. Horrez gain, azpimarratzen du jokuari ematen dion jarraitasuna barneraketak lortze aldera.
Jokalari internazionalarekin kezkaturik egon arren, lehenengo plantilla osoa prest izatea espero du. Patri Elorzak ez zuen atzo entrenatu eta gaur otorrinoari bisita egin behar zion. Eli Pinedo eta Ana Martínez gripeak jota dira eta Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria ere minduta ziren.
Taldea gaur eta bihar arratsaldean entrenatuko da eta ostiralean, goizeko 9,15etan, Autocares Davidekin egingo du bidaia, arratsaldean Elxen entrenatzeko asmoz.
Espainia eta Brasilgo selekzioetako hautatzaile-ohiak bi zatitan burutu zuen saioa. Hitzaldi batekin abiatu zen eta ondoren pistan, Bera Berako jubenil eta senior mailako jokalariak erabili zituen saio praktikoa burutzeko. Hiru orduko jardunaldian, Juan Oliverrek defentsa irekiaren ardatz nagusienak azaldu zituen, Gipuzkoan infantil eta lurraldeko kadete mailetan erabili behar den sistema.
Bera Berak horrelako jardunaldiei jarraipena eman nahi die, entrentzaile eta teknikoen formazioa hobetze aldera.